Duintasunak aurkeztutako mozioa babestu zuten EH Bilduko zinegotziek. HAPOa ere izan dute hizpide.
Bihar LGTBI+ Harrotasunaren Eguna da, eta udaleko talde politiko guztiek adierazpen instituzional bateratua zabaldu dute.
Sanpedroen atarian, eraso matxisten kontrako protokoloa aurkeztu du udalak. Berrikuntza gisa, aurten telefono bat izango da erabilgarri 24 orduz.
Bi margolariren, lehen mailako margolari ofizialaren, eta administrazio orokorreko teknikariaren postuak bete nahi ditu udalak, aldi baterako kontratuekin.
Gazte Enplegu Planaren bitartez eskaintzen dituzte lanpostuak. Izen emate epeak ekainaren 17an eta 26an amaituko dira.
Ia urtebete da EH Bilduk Lezoko Udalaren gidaritza bere egin zuenetik. Egindakoen, erronken eta asmoen berri eman dute gobernukideek.
Etzitik irailaren 29ra bitarte aparteko zerbitzu bat eskainiko dute kale garbitzaileek igande guztietan. Erabaki honekin "bizilagunen eskaera historikoetariko bati erantzungo" diotela dio udal gobernuak.
Zaindariaren festa dela eta, bulegoa itxiko dute hilaren 8an. Halere, Trintxerpekoa eta Donibanekoa zabalik izango dira.
Uztail eta abuztuan ez dute aurrez aurreko saiorik eskainiko lau alkateordeek. Irailean berrekingo diote ohiko egutegiari.
Gaurko LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguna dela eta, adierazpen instituzionala kaleratu berri du Pasaiako Udalak.
Eskola eta institutuetan 1 motako diabetes mellitusa dutenei laguntzeko trebatutako langileak jartzeari buruz ariko dira, besteak beste.
Ekaineko ohiko plenoak 11 puntu izango ditu. Osakidetzari buruzko mozioaz gain, Mugikortasun Plana ere izango dute hizpide.
Galtzarabordako topaketa astelehenean izango da, eta Iztieta-Ondartxokoa, berriz, asteartean. Biak ala biak 18:00etan hasiko dira.