Albisteak

Ikurrinak, herriko plazan

Burugabe Kolektiboa sortu dute Irunen

http://youtu.be/NuE-y2WGJDs Irunen Burugabe Kolektiboa sortu dute. Esan dutenez, "askatasun faltsuaz jabetu, eta burua galdu" dutenen kolektiboa da. Baina zin egin dute "gure buruaren jabe izan arte" lan egingo dutela, eta euren buruen bila joango direla. Ondoko bideoa egin dute, azalpenak emateko.

irungo hitza

Odei Gonzalez (Xerinkeneko erliak): "Podiuma lortu nahi dugu"

Herri Olinpiadak kubritzeko esfortzu berezia egiten ari da HITZA eta Aitor Baztarrika Olinpiadak TBko kideari laguntza eskatu dio. Kamararekin duen abileziaz gain, kazetari bezala ere asko balio duela erakusten ari da. Hona hemen adibide bat, Xerinkeneko Erliak taldeko Odei Gonzalezi egindako elkarrizketa. Datozen egunotan Baztarrikaren testu gehiago sartuko ditugu olinpiadetako atal berezian.

hondarribiko hitza

Sant Cugat del Valleseko korala Trintxerpen

Sant Cugat del Valles herriko korala Trintxerpen eskainiko du kontzertua larunbatean. 20:15etatik aurrera abestuko dute, Illunbe abesbatzarekin batera, Trintxerpeko parrokian.

olatz mitxelena

Nordic Walking ikastaroa egingo dute etzi, Bekoerrotatik abiatuta

Lehenengo aldia da Oarsoaldean Nordic Walking edo ipar martxa ikastaroa antolatzen dela. Gorputzaren goiko aldeari zein hankei eragiten diela mugitzeko era berriak esan dute antolatzaileek.

Fibrosi kistikoari xake mate egin nahi diote, igandean, Hondarribian

Xake jaialdi solidarioa antolatu du Marlaxka Xake Klubak iganderako, 11:00etatik 14:00etara, San Pedro kalean. Gipuzkoako Fibrosi Kistikoaren Elkarteak informazioa banatuko du eta bildutako dirua elkarte horrentzat izango da. Marlaxkako maisu gazteen kontra xakean aritzeko aukera izango da.

hondarribiko hitza

Emakumeen parte hartzearekin, "aro berri bat" abiatu dute Oiartzungo pasaka txapelketan

Igandea egun historikoa izan zen pasakako pilota lehian. Txost-ek uste duenez, lehenengoz bi emakume bikote pilota modalitate horretan lehian aritu ziren Kontzejupean, Aranburu ahizpak, Ainhitze-Mujikaren kontra. Bigarrenek irabazi zuten, 9-1.

Aitor Txiki

Oiartzungo Aitor Txiki futbito lehiaketan izena emateko aukera, zabalik

Abian da jada, zazpigarrenez, Oiartzungo Aitor Txiki Xanistebanetako Futbito Txapelketa. Zabalik dago izena emateko aukera, hilaren 13ra arte.

oarso bidasoko hitza
Gaztefesta Santiagoko pilotalekuan

Lankidetza hitzarmena sinatu dute merkatariek eta udalak

Pasaiako Udalak eta Laurak Bat elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur eguerdian Arizabalon. Merkatari, ostalari eta udalaren arteko "lankidetza esparru egoki bat ezartzea" da hitzarmenaren helburua, "jarduketa ildo estrategikoak planifikatzeko eta garatzeko", eta "Pasaiako merkataritzaren jarduera ekonomikoa bultzatzeko programak martxan jartzeko".

olatz mitxelena
Gehiago