Albisteak

Uda aurreko jaialdia

Udako oporren aurreko jaialdia

Txingudi ikastetxeko ikasleek jai giroan ospatu zuten atzo ikasturteko azkenaurreko eguna udako oporraldia hasi aurretik. Literatur Sormena eta Argazki lehiaketak egin zituzten ikasle nagusien artean. Azken Hitza izenpeko aldizkaria ere egin zuten bigarren hezkuntzako ikasleek. Txikienek aldiz, sanmartzialetako alardea irudikatu zuten goizean zehar egindako desfilean. Patioari itzuli-inguruka aritu ziren haur hezkuntzako ikasleak, danbor eta txibilito hotsen erritmoan. Guraso ugari ere bildu zen bertan.

irungo hitza
'Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea' kanpainaren aurkezpena

Biboteak ateratzeko gonbidapena egin dute eragile feministek

Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea lelopean, eraso sexisten aurkako kanpaina abiatu dute Irungo herritar eta eragile feministek jaietara begira. "Zergatik azken aste hauetan Euskal Herrian ospatutako festa guztietan eraso sexualak izan dira?" salatu dute feministek. Egoera honen aurrean, "biboteak ateratzera gonbidatzen ditugu Irungo eta inguruko guztiak", adierazi dute. Era horretan, "bibotea bilakatuko dugu gure ikur" gaineratu dute.

irungo hitza
Bidasoa Bizirik-ek egindako diploma banaketa, kontserbatorioan
Gehiago