



Inauterietan ateratako argazki guztiak hemen ikus daitezke

Inauterietan ateratako argazki guztiak hemen ikus daitezke.

Trintxerpeko alkateordetzan aurkeztu zuen atzo Jon Mayak Ondartxon eraikitzen ari diren San Juan galeoiaren proiektua. Albaolako Faktoriaren egitasmoa da, Donostia 2016 proiektuaren barruan kokatutakoa. Aurkezpena bera Antxon egingo du Jon Maiak datorren astean. Ostegunean izango da, hilak 29, 19:30ean, kultur etxean.


Emakumeetan Hibaika eta gizonetan Hondarribia izan dira Gipuzkoako trainerillen Ligako nahiz Txapelketako irabazleak. Aurreko asteburuan Mutrikun lortu zituzten behin betiko garaipen horiek eta asteburuan Euskadiko Txapelketa egingo dute estropada eremu horretan berriro.



