

Hondarribiko futbol, eskubaloi, saskibaloi eta xakeko talde guztien asteburuko emaitzak, maila guztietakoak, nagusienetik kimuetaraino.


61.102 biztanle ditu Irunek (Gipuzkoa) eta horietatik 21.300ek euskaraz dakite (%34,9k). Euskararen erabilera, ordea, %5,5 ingurukoa baino ez da, azkeneko neurketen arabera. Ingurumaria horretan, euskara bultzatzeko lanean urteak daramatzate Idoia Genua Irungo AEK-ko zuzendariak eta Joxeja Zabalo Betti Gotti gazteentzako Euskara Kultur Elkarteko kideak.

Merkantzien garraioa nagusi den portuan, ikusmin handia sortu du turisten etorrerak. Gaur goizeko 10:00etan lehorreratu dira Pasaian Adonia bidaiari ontzian iritsitako turistak. Ontziaren sarrerak ikusmin handia piztu du herritarren artean. Badiaren bi aldeetara pilatu da jendetza ontziari harrera egitera. Ez ohiko mugimendua zegoen kalean goizeko lehen ordutik, eta ikasleek girotu dute porturatzeko maniobra. Itsasontziaren klaxon hotsei garrasika erantzun diete ikasleek, Santa Anatik, eta turistak beren etorrera ikustera gerturatutakoak agurtu dituzte itsasontzitik. http://youtu.be/-D-SeaKbWiA


