
Langileen artean handia da egonezina, "langileen batez besteko adina 50 urtekoa da, eta jendea urduri dago eta kezkatuta. Familia ugari daude eta etorkizuna zalantzakorra da".

Kudeaketa hori Garbitania entitate publikoaren bitartez egitea onartu dute asteon egin duten otsaileko osoko bilkuran.

Bost ardatz ditu sortu duten errelato berriak, eta helburua da bisitariek "Oarsoaldearen balioa ere ezagutzea".

Cimasub Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren 13. aldia martxan da Errenteria-Oreretan, eta martxoaren 2ora arteko egitarau zabal bezain interesgarria jarri dute antolatzaileek herritarren eskura.

Astigarraga eta Irun artean hirugarren errei bat jarri behar dutenez, tren zerbitzua etengo dute tarte horretan. Alabaina, autobus zerbitzua bermatuko dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Udalen Finantzaketarako Foru Funtsetik aurreikusiak zeudenak baino 2.770.772 euro gehiago iritsiko dira lau herrietara

Udalak eta herriko hainbat eragilek egitarau anitz eta zabala ondu dute Martxoaren 8a goratzeko, 'Gure ahotsek mundua astintzen dute' lelopean.

Besteak beste, manifestazioa, bakarrizketa, nesken herri kirol ikuskizuna eta zenbait ikus entzunezkoen proiekzioak antolatu dituzte.

Kotxetegietan babestutako alokairuko etxebizitzak eraikitzeko proposamenaren atzean «proiektu landurik» ez dagoela gelditu da agerian astearteko plenoan. Arduraz jokatzeko eskatu dute.

Teknologiaren talaiatik, hausnarketarako gonbidapena luzatu dute beste behin ere, eta horretarako askotariko gaiak aztertuko dituzten saioak ondu.

Datozen egunetan zenbait jarduera eta ekitaldi egongo dira Errenteria-Oreretan, Lezon, Pasaian eta Oiartzunen. Ikusi hemen zerrenda.

Otsailaren 10ean hil zen errenteriarra, eta kirolarekin oso lotuta zegoen, batez ere Ereintza eskubaloi elkartearekin.

Gaurtik (hilak 27) martxoaren 1era bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Gaur, esaterako, hiru partida jokatuko dituzte etxean.

Partaideetako bat ondoezik dagoela-eta, saioa atzeratzea erabaki dute. Aurrerago iragarriko dute kartel berria.

Sozialistek zehaztu dute aldunditik aurreikusi baino 234.000 euro gehiago jasoko dituela Lezok, eta kopuru hori Auñamendi auzoa birgaitzera bideratu nahi dute.

Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek zenbait partida jokatuko dituzte asteburuan etxean zein kanpoan. Ikusi hitzordu guztiak, hemen.

Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Sailaren ebazpenak Pasaia bizitegi merkatu tentsionatutako eremu izendatu zuen atzo.

Egiguren eta Cuairanen aurkako norgehiagoka 22-9 irabazi zuten Etxeberria eta Arbizuk, eta, hortaz, finalerdietan ariko dira.

Bihartik hasita, hamaika jarduera antolatu dituzte. Alabaina, oraindik ekintza gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute.

Udalak Esnabideko zenbait gune asfaltatuko ditu, bi fasetan. Lehena gaurko 22:00etan hasiko da, barrutiko biribilgunean. Aurreikuspenen arabera, biharko 06:00ak baino lehen bukatuko dituzte jarduketak.