
Aldundiak Pasaiako Udalari eman dio laguntza hori, eta Herrera eta Trintxerpe lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako pasabidean mantentze eta kontserbazio lanak egingo dira.

Aiako Harria Parke Naturalean egin nahi dituzten bi proiektuen berri ematea da helburua. Hilaren 12ra arte egongo da ikusgai irudi bilduma.

1.700 lasterkari aritu dira korrika urteari agur esan eta berriari harrera egiteko CAR Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Silbestre lasterketaren 23. ekitaldian.

Luis Lekuona eta Eñaut izan dira ohiko txapelketaren garaileak. Arratsaldea oso giro onean igaro zutela jakinarazi dute antolatzaileek.

Lartzabalen lehen arretako osasun zentro bat jartzeko proposamen bateratua egin dute bi udalek.

Gipuzkoako Pala Motzeko Txapelketan txapeldunorde izan dira EPLEkoak Errepala 1 taldeko Navarro eta Ibargaraik aukerarik ez baitiete eman errenteriarrei irabazteko.

Urtero moduan, berehala agortu dira otsailaren 22an egingo den mendiko lasterketarako dortsalak. Itxaron zerrenda aktibatu dute.

Jendez lepo egon dira Madalensoro Pilotalekua, Beheko Plaza eta Elizaldeko frontoia.

Alokairuzko etxebizitza babestua eraikitzea funtsezkoa den uste osoa duelako egin duela udalak urratsa adierazi du Otaegik, "herrian bizi den etxebizitza larrialdiari erantzuteko".

Ohi bezala, lau barrutietan izango dira haurren eskutitzak jasotzeko, argazkiak ateratzeko eta elkarrekin kantatu eta dantza egiteko.

Errenteria-Oreretari bertako emakumeek egindako ekarpena lehen lerroan jartzera datoz berriz ere Marasun Landa Sariak, eta hori horrela, hamaseigarrenez zabaldu dute lanak aurkezteko epea.

Txostek Senpereren aurka jokatuko du partida bihar (hilak 3), Madalensoron. Bigarren mailako partida da bihar jokatuko dutena.

Udalak Euskadiko Odol Emaileen elkarteko egitaraua argitaratu du, eta pasaitarrek odola eman ahal izango dute hilero.

50 urteko ibilbidea egiteagatik saritu dute Oiartzun Kirol Elkartea. Saria Enrike Lekuona Irastorza zuzendariak jaso du.

Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore pailazoen ikuskizuna 12:00etan izango da herriko kiroldegian.

Herritar guztiei zuzenduta dago, eta bereziki jarduera fisiko gutxi egiten dutenei, kontuan hartuta jarduera fisikoa erregulartasunez egiteak hainbat onura dakartzala, eta eraginkorra dela hainbat gaixotasuni aurre egiteko.

Hilaren 27an mutxikoen urteko azken dantzaldia egingo da Donibaneko Santiago plazan, 12:00etatik aurrera.

Yola elkarteak Gabon kantaldia egingo du datorren asteazkenean, 12:00etatik aurrera. Poteoa egingo dute herrian zehar, betiko kantak abestuz.

Gabonak gainean dira, eta HAZ bulegoetan ordutegi aldaketak izango dira datorren astean. Hilaren 25ean izan ezik, beste egunetan herritarrak artatuko dituzte.

Pasaiako alderdi sozialistak positibotzat jo du aldundiak 2027tik aurrera portuko higiezinen gaineko karga berezia martxan jartzeko hartutako erabakiarekin.