
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 54 urteko gizon baten hilotza da Aiako Harrian aurkitu dutena. Atzo gauean eman zuten desagerpenaren berri.

Atzo Mitxintxola Mendi Lasterketaren XV. ekitaldia jokatu zen. Gizonetan Ander Aramendi Aginaga sanjuandarra izan zen azkarrena, eta emakumeetan Ania Hernandez Gonzalez gasteiztarra.

Zenbait eragilek deituta, elkarretaratzea egin dute Venezuelari babesa erakuste aldera. 'Eraso inperialistaren aurka, elkartasuna Venezuelarekin' lelopean elkartu dira.

Bizilagunak kontuan hartu gabe garatutako proiektua dela salatu du Gaztañoko auzo elkarteak.

Hilaren 6an izango da kontzertua, 12:30ean Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian.

Erabiltzaileen senideek eta zenbait egoiliarrek protesta egin dute eta babesa adierazi greba mugagabean diren langileei.

Etxera bertso saioa egingo dute bihar, igandea, 17:00etan hasita. Madalensoro, urtero moduan lepo beteko da euskal errepresaliatuen alde.

Meltxor, Gaspar eta Baltasar udalerrian izango dira Errege Bezpera Egun Magikoan (hilak 5, astelehena) arratsaldean. Errege Magoen kabalgata 18:00etan hasiko da, Tulle kaletik (Pontika) abiatuta; ordu berean izango da Beraun auzoan ere.

Lezoko Udalak ekainera bitarteko kultur egitarauaren berri eman du. Orotara 54 ekitaldi izango dira herrian.

Berdintasun Mahaiak 2025eko urtarrilaren 24an auzolanean margotu zuen eskorgarien omenezko murala. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek "irmoki eta aho batez" salatu dute erasoa.

Hilaren 24an izango da saioa, 11:00etan hasita. Familian egiteko jarduera izango da, eta Luberri museoan bertan egingo dute.

Fanderiako Errota Ibaiaren Etxeak hilabete honetarako ere antolatu ditu jarduerak. Ohi bezala zabalik izango da datorren asteburuan, larunbat (hilak 10) eta igandean (hilak 11).

Errenteriako Udalak, beste erakunde batzuekin batera, garraio publikoaren erabilera sustatzeko indarrean dagoen hobari politikari eutsiko dio.

Astelehenean (hilaren 5ean) erregeen kabalgatak egingo dira Pasaian. Desfileek trafiko aldaketak eragingo dituzte lau barrutietan.

Gaurtik hilaren 4ra bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Gaur, esaterako, Elgoibarren eta Donostian izango dira.

Errenteria-Oreretari bertako emakumeek egindako ekarpena lehen lerroan jartzera datoz berriz ere Marasun Landa Sariak, eta hori horrela, hamaseigarrenez zabaldu dute lanak aurkezteko epea.

Txostek Senpereren aurka jokatuko du partida bihar (hilak 3), Madalensoron. Bigarren mailako partida da bihar jokatuko dutena.

Udalak Euskadiko Odol Emaileen elkarteko egitaraua argitaratu du, eta pasaitarrek odola eman ahal izango dute hilero.

50 urteko ibilbidea egiteagatik saritu dute Oiartzun Kirol Elkartea. Saria Enrike Lekuona Irastorza zuzendariak jaso du.