
Gipuzkoako bikotekako trinkete finalak jokatuko dituzte datorren asteburuan Irurako pilotalekuan. EPLEko hiru bikote ariko dira bi finaletan, lehenengo eta bigarren mailan.

Ostirala (hilak 16) izango da Karrikako Kuestazioko tiketak erosteko aukera bakarra. 19:00etan jarriko dituzte salgai, Artaso elkartean.

Datorren igandean jokatuko dute bigarren jardunaldia Donibanen 10:30ean hasita, San Juan Koxtapek antolatuta.

Sortuk Karlos Saldise Korta oroitzeko ekitaldia egingo du bere izena daraman plazan hilaren 16an, 19:30ean hasita.

Elkarretaratze jendetsua egin dute Hegoak Elkartasun Plataformaren deialdiari erantzunez AEBk Venezuelaren kontra egindako eraso militarra eta Venezuelako presidentea eta haren emaztearen bahiketa salatzeko.

Udal Euskaltegian eta Xenpelar AEK Euskaltegian dago izena emateko aukera. Deskontuak eta hobariak aplikatuko dituzte izen emateetan.

Oiartzungo eragileek udalarekin batera ondu duten urtarrileko aisialdiko agenda argitaratu dute berriki. Kontsultatu ekitaldi guztiak, hemen.

Hilaren 17an Oarsoaldeko Biraren lehen etapa egingo dute. Hilaren 31n eta otsailaren 1ean, aldiz, Martxa Beret lasterketara joango dira.

Martxoaren 24an zapalduko du Korrikak Oiartzun, eta egun handia prestatzeko deialdia luzatu du Intxixu AEK-k. Hilaren 13an izango da bilera, 17:30ean.

Hitanoaren oinarria hartzeko aplikazioa da 'Appa hi!', eta nahi den erritmoan eta momentuan egin daiteke lanketa. Horretarako, sakelako telefonoa baino ez da behar. Oiartzungo hika gehitu dute berriki.

Galtzaraborda kiroldegiko eta Fanderiako igerilekuetako udal instalazioetan sustapen kanpaina berri bat jarri dute abian, urte berriari begira herritarrak aktibatzeko

Herriko haur askok larunbat goizetan kirol jarduerak egiten dituela iritzita, paleontologia tailerra 16:00etan ere egitea erabaki du Luberri museoak.

Iratzar Fundazioak antolatuta gaur zabalduko ditu ateak erakusketak Xenpelar Etxean eta bisita gidatua egingo dute 18:30ean.

Urte berria hastearekin batera, bueltan da Zinema Txikia. Proiekzioa larunbat honetan izango da, 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.

Trintxerpeko Itsastarrak Mendi Taldeak 2026ko irteeren egutegia argitaratu du. Urteko lehen irteera igandean (hilaren 18an) izango da.

Oiartzungo Oiarpe klubeko kirolariek zenbait partida jokatu dituzte Euskal Herriko hainbat txokotan. Ikusi emaitzak hemen.

'Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka!' mobilizazioetara joateko autobusen tiketak Miren, Cyne Reyna eta Txingurrin eros daitezke.

EH Bilduren kudeaketa eskasa izan dela esan dute sozialistek, eta herriko kultur eragileei esker mantendu dela Eguberrietako programazioa.

Hilabetearen amaiera arte luzatu dute Iztietako kioskoan ezarri duten negutegia. Artetik abiatutako hausnarketa txokoa da hura.