
Hileko lehen asteartero bisitak egingo dituzte gerturatu nahi duten herritarrekin euren jardunaren eta balioen berri emateko.

Hilaren 17ko emanaldiaz gain, hurrengo egunean dantza ikastaroa egingo dute Landetxen. Izena eman behar da tailerrean parte hartzeko.

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, gaur arratsaldean egingo dute elkarretaratzea, Doneztebe plazan. 18:30ean izango da.

Kezkatuta itzuli da kalera Duintasuna, udaberriko oporraldiaren ostean. Zortzi urte baino gehiago dira hileko lehen astelehenero kalea hartzen duela pentsio eta zerbitzu publiko duinen alde, baina gaur egonezina areagotuta itzuli da Herriko Plazara.

Maiatzaren 1a izango da izena emateko azken eguna, eta lehiaketa hiru kategoriatan banatuko da: gazteak, neskak eta herrikoia.

Hirugarrenez egingo dute topaketa, eta aurtengoan mendi buelta eta bazkaria egingo dituzte Ordezelai sagardotegian.

Sestaoko lehian beste lau domina lortu dituzte arrosek. Hibaikak bi domina irabazi ditu, eta San Pedrok bat.

Kopako finalean Reala babesteko Zubitxo Dantza Elkartearen ekimenez bi dantza saioren grabazioa egin dute Lezon.

Lokal hutsen jabeei deialdi zehatza egin diete: aldi baterako laga ditzatela, Auzoen Arimaren lehen fasean euren proiektuak aurkeztu zituzten sortzaileek aldi batez erabili ditzaten.

Bost tailer antolatu ditu TEKS elkarteak Torrekuan hilabete honetan zehar. Hartzaileak, adin ezberdinetakoak dira tailerraren arabera.

Larunbat eguerdian izango da, 12:30ean hasita Beheko kalean; aniztasuna eta askotariko kulturak bildu nahi ditu Udal Txistulari Taldeak txistuaren bueltan.

Atzoko Iruñeko hilketa, beste aurrekoak bezala, salatu dituzte Lezoko Udalak eta Iruntzen Lezoko Emakume Taldeak, Piztu Lezok, eta Gaxuxa Emakume Elkarteak.

3-12 adin tartekoei begirako udako aisia egitasmoaren izena emateko epea hilaren 30era arte izango da zabalik.

Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek "irmoki eta aho batez" gaitzetsi dute atzo Iruñean izandako hilketa matxista.

Proiekzioa larunbat honetan izango da (hilaren 18an), 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Soriako espetxean hilik azaldu zen euskal presoaren gaineko film-dokumentala ikusteko aukera izango da hilaren 22an.

Ostiralean Itsas Mendik antolatzen dituen musika jardunaldiak hasiko dira Donibanen. Aurtengo zikloak lau emanaldi izango ditu.

Oiartzungo Gazte Sortzaileek antolatu dute txapelketa, eta hilaren 30a izango da lanak aurkezteko azken eguna.

Oiartzun Burujaberen Kultur Mahaiak proposatutako hausnarketa prozesuaren bigarren saioa izango da. 10:00etan hasiko da, udal areto nagusian.

Ohi bezala, 11:00etan elkartuko dira Herriko Plazan batzartu ostean manifestazioa egiteko.