
Oiartzungo eragileek udalarekin batera ondu duten urtarrileko aisialdiko agenda argitaratu dute berriki. Kontsultatu ekitaldi guztiak, hemen.

Hilaren 17an Oarsoaldeko Biraren lehen etapa egingo dute. Hilaren 31n eta otsailaren 1ean, aldiz, Martxa Beret lasterketara joango dira.

Martxoaren 24an zapalduko du Korrikak Oiartzun, eta egun handia prestatzeko deialdia luzatu du Intxixu AEK-k. Hilaren 13an izango da bilera, 17:30ean.

Hitanoaren oinarria hartzeko aplikazioa da 'Appa hi!', eta nahi den erritmoan eta momentuan egin daiteke lanketa. Horretarako, sakelako telefonoa baino ez da behar. Oiartzungo hika gehitu dute berriki.

Irratiaren gainean egin duten dokumentala emango dute lehenengo eta irratiaren esperientziaz mintzatuko dira ondotik Eguzkiko bi kidek.

'Zai, Zoi, Ele!' iniziatibako hurrengo protagonistak dira bi emakumeak, eta ikuskizun abestu eta aldarrikatua hilaren 23an egingo dute.

Oarsoaldeko 28 ontzi ariko dira Gipuzkoako Batel Ligako lehen jardunaldian, igandean, Orion.

Auzitegi Gorenak Zulueta eta Enparantza abokatuen aurkako zigorrak berretsi eta Zuriarrain eta Sarriegirenak murriztu ditu. Babesa erakuste aldera, elkarretaratzea egingo dute gaur Oiartzunen.

Oiartzunera martxoaren 24ko goizaldean iritsiko da, eta Lezo, Pasaia nahiz Errenteria-Oreretara 25eko goizean.

Mikel Esnaolari eta Ane Jaunarenari aitortza ekitaldia egin zien Lezoko Udalak abenduaren 29an, herritarren partaidetzarekin.

Eskolak goizez izango dira, 08:30etik 13:15era, otsailetik ekainera bitartean. Hilaren 22a da izena emateko azken eguna.

24. Korrikak Atharratze eta Bilbo lotuko ditu, martxoaren 19tik 29ra. Korrika martxoaren 25eko goizaldean iritsiko da Pasaiara, eta etorrera prestatzeko, Korrika Batzordeak antolatu dituzte lau barrutietan.

GKSk 'faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka!' mobilizazioak egingo ditu hilaren azkenean, eta bihar horiek aurkeztuko dituzte.

Renfeko geltokiaren eta Altamirako biribilgunearen arteko zatian kimatuko dituzte zumarrak, bihar (larunbata). Egoera txarrean dauden zuhaitzak kenduko dituzte.

Lezoko kirol taldeek ganoraz hasi nahi dute urtea. Allerruko eta Arkiruneko kideek asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra.

2026-27 ikasturterako matrikulazio-kanpaina otsailaren 2tik 13ra izango da zabalik, bereziki, 2023an edo 2024an jaio diren haurrak eskolatzeko. Horrenbestez, Orereta Ikastolak hilaren 20an eta 22an (euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren) egingo ditu ikastola ezagutzeko ate irekien saioak, 17:30ean, Esmalteriako eraikinean.

Gaurtik (hilak 8) hilaren 11ra bitartean zenbait partida jokatuko dituzte Oiarpeko pilotariek. Gaur, esaterako, etxean jokatuko dituzte bi partidak.

Hilaren 18ra arte bisitatu ahal izango da formatu txikiko artelanen erakusketa, San Pedroko Udal Aretoan.

Ikas bidaia egingo dute ikasturte amaieran, eta bidaia horretarako dirua biltzeko saldu zituzten tiketak. Irabazleak ikastetxera joan behar dute sariaren bila.

Sarrerak hilaren 17an (larunbata) jarriko dituzte salgai, 17:00etatik 19:00etara, Elorsoro kiroldegiko txardeldegian.