Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Amatasunari buruz

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2020/06/19

Gai batzuetara errazago hurbiltzen gara beste batzuetara baino, hausnarketa batzuk zuzenago ukitzen baikaituzte eta sentimendu eta ideia kontraesankorrak piztu. Hitz batzuen esanahia arakatzen eta sakonki aztertzen hasten garenean, batzuetan ohartzen gara zehaztu nahi dugun horrek irrist egiten digula, eta alde batetik mugatzen badugu, bestetik ihes egiten duela. Horietako hitz arrunt bati buruz aritu nahi dut gaur, pentsatu hutsean ahotik erori ere egiten dena: ama.

Ama zer den pentsatzen hastean, burura datozkigu amei lotutako hainbat portaera: etxekoak zaintzea, familiakoen lotura gisa aritzea, maitasuna lehenestea, arauak eta tradizioak gordetzea eta erakustea, babesa eta ziurtasuna ematea, hau da, etxeko guztien ongizateaz eta beharrez arduratzen den pertsona irudikatzen dugu.

Zer da, ordea, ama izatea? Ematen du emakumeari berez dagokiola amatasuna, ama izanez lortzen duela bere xedea burutzea. Haurdun geratu orduko, bere gorputza ez dela erabat berea ohartuko da, eta jendearen begiradek eta komentarioek etengabe gogoraraziko diote bera, umedun den aldetik, gizaki publiko bilakatu dela.

Erditzeari buruz zer esan. Askok, gehienek esango nuke, abentura zirraragarri horri buruz hitz egiteko premia izaten dute. Are gehiago, hori bizi ondoren gizonez errukitu ere egingo dira haiek ezin dutelako paregabeko bizipen hori izan, eta aitatasuna amatasunaren pare jarrita ere, ikusten dute gizonak inoiz ez direla bizitza eta heriotza hain modu xamurrean elkartzen diren toki horretan egongo.
Haurra jaio ondoren ez du bere gorputza berreskuratuko, ez behintzat erabat, jaioberriak etengabe eskatuko baitu haren berotasuna, goxotasuna eta bularrei darien esne epel gozoa. Oraindik lilurak irauten duenez, amari ez zaio axola izango lo gutxi egitea, leher eginda egotea, titietatik hirutik bitan esnea isurtzea, sabelaldeko haragia lehen bezain lerden ez izatea eta abar. Izan ere, ama izatea ezin baita beste ezein bizipenekin alderatu.

Konturatu gabe, ordea, haren identitatea eta izatea lausotzen joango dira. Amatasun titulua jaso zuenetik, zenbat eta denbora gehiago joan, orduan eta gehiago sartuko zaio gorputz-buru-bihotzetan izate berri hori. Pentsatzekoa litzateke semea edo alaba hazi ahala, hariak laxatzen joan beharko lukeela, baina hara non ondorengoekin ezarritako loturak gero eta handiagoak eta sendoagoak diren. Sirenen kantuak liluratuta eta gizartearen iruditerian amak duen eginkizunak harrapatuta, ama izan aurretik bere-berea zuen nortasunerako bidea galdu du emakumeak.

Hori guztia aski ez, eta seme-alaben begirada gehitu behar diogu amatasunaren kontzeptuari. Izan ere, askotan, nahiz eta amarenganako maitasunaren inguruan zalantza gutxi izan, ama-jarduerari buruzko jarrera oso kritikoak nagusitzen dira.

Dela seme-alabak hezterakoan eskakizun maila handiegia izan duelako edo gizarteko arauen zama etxera ekarri duelako, dela ez dituelako modu baikorrean motibatu edo ez dituelako behar adinako askatasunean hezi, dela bere ezinak pasa dizkielako, edo bigunegia izan delako, edo lotura afektibo estuegiak ezarri dituelako, edo gogorregia izan delako; beti auzitan jartzen da gogoan idealizatua baina bizitzan hurbilekoa dugun amaren jarduna.

Horrez gainera, amei askotan leporatu izan zaie beren alabak gutxiespenean eta matxismoan hezi izana, gizarteko portaera horiek etxean erreproduzituz eta indartuz. Adibidetzat aipatzen dira, esate baterako, beren alabei ablazioa egiten dietenak, alabak burka janztera bultzatzen dituztenak edo, Txinan ez aspaldi, oin txikiak izateko helburuarekin alabei gorriak eta bi pasarazten zizkietenak.

Gurera etorrita, pentsamendu eta erlijio kristauak ezarritako arauekiko obedientziaren ondorioz, alabak bizitza uzkurrera eta tristera eramaten zituzten amen inguruko lekukotzak eta kritikak ez dira gutxi. Ama, beraz, ordezkaezina eta idealizatua, era berean, ama erruduna da. Amari ez zaizkio aisa barkatzen hutsak. Eta berak, gainera, ama izatearen abenturaren idealizazioan harrapatuta, sirenen kantuak limurtuta, etxerako bidea ez du aurkitzen.

Zer egin horren aurrean? Aitak amek beren gain hartzen dituzten eginkizun horietatik batzuk berenganatzen hasiko balira, hau da, emakumearena izan den espazioa hartzen, amek askatasuna irabaziko lukete eta aitek gizon izateko modu berri bat; eginkizunak partekatu ahala, idealizazioa eta errua ere leuntzen hasiko lirateke. Hortxe dugu adibide gisa Afrikako Aka herria: antza denez, aitak umeari lasaitzeko titia emateko ohitura du, besoetan izaten du eguneko ordu askotan.

Berdintasunaren bidean, bizitza publikoan izugarri dago egiteko adierazpenez harago, baina inolako zalantzarik gabe, bizitza pribatuan ez badiogu serio ekiten aita-ama rolak berregiteari, alferrik izango dira ahaleginak. Emakumea, neurri handiago edo txikiagoan, ama izaeraren baitan galduko da eta ezingo du, bere buruari ez dio utziko, beste biderik hartzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.