Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Azkena ez da esan behar

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2020/11/27

Bi urtean zehar aritu naiz zutabe honetan besteen hitzak hartzen eta nireak balira bezala erabiltzen. Iritsi da hartutako hitz horiek itzultzeko garaia, eta tokia beste bati ematekoa.

Azkena ez da esan behar entzun izan diot, maiz, aitari; izan ere, azkena gauza bakarra baita, eta beraz, azken aurrekoa izango da dena delako hori. Kosta egiten zitzaidan umetan horren esanahia ongi ulertzea, eta orain pentsatzen dut berak aipatzen zuen azken hori azken absolutua dela, ondorengorik onartzen ez duena.

Idatzi hau ez da, zentzu horretan, azkena, izango baititu ondotik etorriko direnak. Polita izan da hitzak, nireak eta besteenak, zuekin partekatzea eta hilabete hauetan zehar niretzat garrantzitsuak diren gaien inguruan zuekin aritzea. Hitzik hobenak hartuak doztenez nik, esan bezala, dauden toki horretatik maileguan hartu ditut, eta iturri zaharretik edanez, ur berria dastatu dut zuekin.

Gizakiontzat hizkuntza funtsezko tresna eta baliabidea da mundua sortzeko, ulertzeko eta aberasteko, gure burua kokatzeko, irudikatzeko, eraldatzeko, besteekin harremanak izateko, hitz batean, gizaki gisa elkarrekin bizitzeko. Eta, jakina, bakoitzak hori guztia egokitu zaion hizkuntzan egiten du. Euskara da nire territorio libre bakarra, euskaraz eraikitzen dugu gure etxea euskaldunok, bizitokia. Hartara, hitz hori izan da nik erabili dudana.

Nolanahi ere, eman lezake hizkuntzaren inguruko aipamen gehiegitxo egin ditudala. Baina ezin zen beste modu batera izan. Gure hizkuntza, askotan, besamotzaren besoa bezalakoa, dena eza, dena gabezia iruditzen zaigu; ez jaun-andreok, gure hitzek ez dute gabeziarik, gu geu gara gure hutsen jabe.

Gure hizkuntza, kultura eta bizimodua ez da besteena baino hobea; ez gara bestek uste bezain makurrak, ez guk nahi bezain zuzenak. Baina hain justu horrexegatik, egin behar da bidea etxetik abiatuta mundura, norberarena ezagutu behar baita, munduan ongi kokatzeko ezberdin egiten gaituena defendatzea da funtsa, gero mundutik behar bezala elikatuko bagara.

Hortaz, niretzat interesgarriak eta garrantzitsuak diren pentsalari eta sortzaileen lana izan dut, maiz, aipagai: Xabier Lete, Jon Mirande, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi, Elbira Zipitria, Mikel Laboa, Harkaitz Cano, Ruper Ordorika, Joseba Sarrionandia, Nietzsche, Schopenhauer, Joxe Azurmendi, Mari Luz Esteban, Primo Levi, Beethoven, Chopin, Asisko Urmeneta, Maurizia, Anari, Aristoteles, Kike Amonarriz, Jose Mari Pastor, Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx, Joseba Tapia, Jakoba Errekondo, Joan Mari Torrealdai, Galeano, Uxue Alberdi, Hildegard Von Bingen, Martin Punchet Anyul, Jane Teller, Darwin, Jean Ramon Resina, Izaro Arroita, Lauaxeta, Antton Valverde, Ula Iruretagoiena, Krudwig, Lorea Agirre, Theodor W. Adorno, Katixa Agirre, Oier Araolaza, Xabier Alberdi, Iñaki Segurola, Kafka eta, akaso, beste baten bat ere bai.

Dudarik gabe gure euskal herrietan eta baita mundu zabalean ere, bada nondik hartu, bada zer pentsatu eta zer egin. Indarra eta gogoa dugun artean eutsi diezaiogun!

Jaiotzeak hiltzea zor du, eta hasierak bukaera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.