Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bestea edo bestelakoa?

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2020/10/02

Jaiotzeak hiltzea zor du eta, gutxiago edo gehiago, denok aritzen gara, noizbait, bizitzaren inguruan hausnarrean. Zentzurik ba ote duen eta baldin badu, zer zentzu duen, nola bizi nahi dugun, zergatik hau edo hori, eta abar. Galderak betikoak eta erantzunak ahal den modukoak, ezinezkoak. Aristoteles handiak bizidun guztiek beren xederantz, hots, hoberako bidean edo perfekziorantz garatzen direla zioen. Baina jakina, gizakiak garapen biologikoaz gain, zoriontasuna helburu duenez, bizitza bertutetsua izateko zer jarduera landu behar dituen ere izan zuen aztergai.

Horiek aspaldiko kontuak dira, gizakia animalia sozial bezala, hau da, gizartearen baitan definitzen zen garaikoak. Garai hartan, gizabanakoa bere banakotasunean ez, taldearen arabera ulertzen zen; gizarteak ematen zion identitatea, eta komunitate horretan garatuko zuen bere izatea. Ez da harritzekoa, beraz, giza bizitzaren zentzua ere modu unibertsalean definitzeko ahalegina egitea haiek.

Gaur, ia bi mende eta erdi geroago, oso bestelako egoera dugu eta inor ez litzateke saiatuko, erlijioak salbu, guztiontzako baliozkoa den xederik edo helbururik bilatzen. Bakoitzak bere askatasuna, autonomia, nortasuna, izaera, banakotasuna asko estimatzen ditu inork nola bizi behar duen erakusten ahal diola pentsatzeko. Ondorioz, ez jokabidearen alorrean, ez eta edertasunaren inguruan ere, ez da posible denentzako baliozkoa izango den araurik ematea. Nork bere iritzia eta gustua ditu, eta ezin da esan batena bestearena baino hobea edo egokiagoa denik. Esan dezakegu, ustez behintzat, jarrera oso irekia eta demokratikoa dugula edozein ikuspegirekiko.

Nolanahi ere, gizartea aztertzen badugu, ohartuko gara epaiak egiteko orduan (etikoak zein estetikoak) oso antzeko jarrerak ikusten direla gure artean. Ustez arront gureak diren iritziak besteenak ere badira. Baina hori nola da posible? Ez al dugu bada, denok izaera propioa eta berezia? Nolatan ez dugu geure baitatik ateratzen gure komenentziarako portaera eta guk bizitza ulertzeko dugun moduarekin hobekien bat egiten duen balio-taula? Harritzen nau zenbaterainoko uniformetasuna erakusten dugun ikusteak, eta zeinen gutxi hausnartzen dugun horrek guztiak gure bizitzan duen eraginaz.

Inolako zalantzarik gabe esango dugu, adibidez, kirola egitea ona dela, batere zehaztu gabe zer kirol, nola, zer neurritan, zertarako eta abar. Dudarik gabe hobea da azkartasuna lasaitasuna baino, nahiz eta gauzen aurreko patxadak, maiz, bizitzarekiko gozamen sakonagoa dakarren. Jabetza materialak ahalik eta berrienak eta modernoenak izatea estimatzen dugu gizartearen aurrean horrek gure irudia hobetuko duelakoan, eta poz hori laburra eta hutsaren hurrengoa izan arren, berriz ere kate horretan lotuko dugu gure burua. Teknologia, zientzia praktikoak, ingeniaritzak eta sareko komunikazio berriek berebiziko garrantzia dutela pentsatzen dugu, kontuan izan gabe horrek guztiak zenbateraino baldintzatzen duen gure giza izaera naturala.

Laguna garaiz iristen ez bada, izugarrizko errespetu falta egotziko diogu, nahiz eta maiz guk geuk hizketan ari denean entzun ere ez diogun egiten. Nahi adina luzatu ahal izango genuke zerrenda hori, baina ondorioa kasu guztietan berbera izango litzateke: balio-sorta hori erabat geureganatu dugu batere pentsatu gabe zenbateraino on edo kalte egiten digun, aberasten ote gaituen edo aitzitik, mugatu.

Hortaz, zilegi izango da galdetzea, noski, nolako engainua bizi dugun, edo ba ote dakigun zerk egiten duen gure bizitza desiragarri, bizigarri, gozagarri. Aspaldiko galderak izanagatik, gaur, globalizazioaren garaian, inoiz baino gehiago, norberak erantzun beharrekoak. Badakigu artaldean ibiltzea eta iritzi propiorik ez lantzea errazagoa dela; badakigu besteen argudioak gureak balira bezala aspertu arte errepikatzea erosoagoa dela; badakigu markatutako bidea ibiltzea norberarena urratu beharrean goxoagoa dela. Baina bizitza bakarra biziko dugu, gurea da, ez gara besteen baitakoak, ez zaigu ordainetan deus etorriko, eta, beraz, dugun horri geure baitatik heltzeak beharko luke lehentasunezkoa, eta ez emana zaigun horri, nola-hala, egokitzea.

Adibide gisa, eta heroiak kanpoan bilatu beharrean, begira dezagun zer dugun etxean. Jon Mirandek artaldeko moralaren aurkako aldarri aski interesgarria egin zuen bere idatzietan, bereziki hainbesteraino larritzen gaituen Haur besoetakoa eleberrian. Nietzscheren pentsamenduari jarraiki, ez ohiko gizon edo artista baten bidez erakusten digu norberak bilatu behar duela bere morala, egiteko modu propioa, eta ez itsu-itsuan gizartean indarrean dauden balioei segitu. Zer jaso zuen ordainetan? Honako hitz hauek idatzi zizkion Jon Etxaideri lan horren argitalpenaren inguruan: Maleruski, ezin izan dut publika erazi, moralaren aitzi zelakoan.

Bazterketa eta gutxiespena jasotzen dute, usu, araua betetzen ez dutenek, bizitza modu irudimentsuan eta propioan bizi nahi dutenek. Diferentzia, teorian bai, baina ekintzetan eta jarreretan ez dugu inolaz ere onartzen, eta zigortu egiten dugu gainera. Ematen du nagusi den pentsamenduaren babesle bilakatzen garela, hots, bestearen epaile. Baina esaera batek dio: norbera da bere hutsen jabe.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.