Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Larriki gaixo dauden presoak etxera"

Josu Galarraga
2023/04/04

Ostiralean, apirilak 7, Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Hori de la eta, gutuna helarazi du Errenteria-Oreretako Sareren izenean Josu Galarraga errenteriarrak. Presoen osasun eskubideak errespetatzeko eskatu du gutun horretan Sareko kideak.

Apirilaren 7a izango da ostirala, Osasunaren Nazioarteko Eguna eta Sare Herritarrak espetxean larriki gaixo diren pertsonak gogora ekarri nahi ditu. Osasunak eta osasungintzak garrantzi berezia hartu dute azken urte hauetan eta errealitate berri honek osasun baldintzek eta gaitzen artatzeak duen garrantzia erakutsi digu. Saretik preso daudenen osasuna ere erdigunera ekarri nahi dugu.

Euskal presoei ezartzen zaien salbuespenezko espetxe-politikak, hau da, urruntzeak urtetan sortutako bakardadeak, zigorraren luzapena edota ia bizi osoko zigor luzeen ezarpenak eta hirugarren gradura igarotzeko edota baimenak lortzeko ezintasunak eragin
zuzena dute preso dagoen pertsonaren osasunean, eta ezegonkortasuna, arazo psikologikoak, antsietatea, harremanak garatzeko arazoak… sortzen dituzte.

Gaur egun, oraindik 17 dira gaixotasun larriak dituzten euskal presoak.Espetxe politikaren
baitan egoera aldatzen hasi den arren, oraindik ere, preso askok egoera hauei aurre egin behar diete, ahaztu gabe, gehiengoak orain arte betetako zigorraren zatia lehen graduan edota isolamenduan igaro duela.

Gaixo diren presoen kasuan gainera, oraindik ere salbuespena da preso horiek jasaten duten neurria, gaixotasunari aurre egiteko aukerak murriztuz, gertukoen babesa, bizi baldintza duinak edota konfiantzazko medikuen jarraipena ez izateak eragin zuzena baitu. Lege arruntaren aplikazioak, larriki gaixo diren presoak etxean egotea ahalbidetuko luke, euren gaitza era ahalik eta egokienean artatuz, ahal dela, berau gainditzeko helburuarekin. Salbuespen legedia ez ezik ordea, espetxeetako osasun-baldintza kaxkarrak ere ezbaian jartzeko eguna da apirilaren 7a. Espetxeak berak instituzio gisa, hala nola zentroak, profesional eta baliabide faltak osasunean eragin negatiboa izaten dute. Espetxeek ez dute behar bezalako osasun-zerbitzua emateko aukerarik eskaintzen.

Osasuna pertsona guztiei dagokien eskubidea da, baita preso diren pertsonentzat ere.

Ezin dugu onartu segurtasun-politiken aitzakiaren pean presoen oinarrizko eskubideak zapaltzen dituen politikarik. Preso orok konfiantzazko mediku edo psikologo baten laguntza jasotzeko eskubidea du. Nahiz eta azkenaldian, larriki gaixo dauden preso batzuekin pauso garrantzitsuak eman diren,politika honen ondorio larri eta dramatikoenaren lekukoak gara espetxean bizia galdu duten presoen zerrendak gora egiten baitu etengabe. Espetxe politikak eta espetxeak, bertan preso diren pertsonen biziaren ardura dute beregain.Eta arduraz jokatzea dagokie, heriotza ate joka izan aurretik.

Urte luzeetako aldarri den arren, ostiralean, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela baliatuz, salbuespenezko espetxe politika guztiz amaitzearen garrantzia azpimarratzera gatoz eta larriki gaixo diren presoak etxean egon behar dutela errepikatzera. Espetxea ere gure gizartearen zati bat da. Denoi dagokigu egoera hau aldatzea eta arduraz jokatu dadin eskatzea; bai kalean, bai eta instituzioetan ere.

Elkarbizitzarako, bakerako eta etxerako bidea elkarrekin egin dezagun.

Josu Galarraga, Errenteria-Orereta

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.