Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Euskal eskola publikoaz"

Agustina Pontesta Garmendia
2021/01/08

Agustina Pontesta Garmendia lezoarrak iritzi artikulua bidali du OARSO BIDASOKO HITZAra. Hark esandakoak, hitzez hitz, jarraian:

Jada ahaztuta banengoen ere, ohartu naiz matrikulazio kanpaina hastear dela. Aurten ere, sare kontzertatuaren publikotasun aldarriaren mozorro pean, ikastolen aurkako urteroko leloa. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunearen EAEko hezkuntza sistema berriz planteatzeko garaia artikulua lekuko. Berriro ere publiko-pribatu terminoak hitzetik hortzera eta aho betez irakurlegoan zalantzak sortu asmoz.

Aspaldikoa bada ere, nago argigarria delakoan Felix Basurko irakasleak Isilik Pedagogi Aldizkarian (16. zenbakia, 1992koa), ESCUELA PUBLICA VASCA Lege honekin erresistentzira berriz artikuluan zioena: “Beraz, gauza bat zen ‘publikoa’ edo Administrazioarena izatea, eta beste gauza bat ‘publikotasuna’ edo populuari zegokiona izatea, alegia. Horregatik, garai hartako euskal administrazioak ‘eskola nazionalak edo nazio-estatalak’ euskalduntze eta berrikuntza ikuspegitik ‘publikotasun’ kontzeptu horrekin bat ez zetozenez, ‘transferituak’ deitu zituen egiazko ‘publikotasuna’ lortu arte”.

Urteak joan eta urteak etorri, zoritxarrez, gaur oraindik ‘publiko’ kontzeptuaren esanahia estatu eta administrazioari dagokio, eta Euskal Herria burujabetzarik gabeko nazioa, botererik gabea eta beste estatu batzuen (Espainia-Frantzia) menperatutako lurraldea denez, indarrean dauden eskola sistemak aipatu estatuen legediaren menpe daude.

Hauxe dugu Euskal Herriaren egoera, hezkuntza sistema ‘autonomikoak’ izan arren, bere lurraldeetako eskoletan ezarri den curriculuma Espainiako Estatukoarenaren egokitzapena besterik ez da izan. Ahantzi gabe, irakasleen funtzionario legea eta abar.

Beraz, gaur-gaurkoz eskola publikoek lor dezakete aipatu publikotasuna? Norberak erantzun beza.

Bukatzeko, tamalgarria eta penagarria deritzot alde bakarreko topagune horri sinatzaileez at, beste sareetako hezkuntza eragileekin elkarlanik ez dudalako ikusten eta bai, ordea, zatiketa eta gorrotoa, eta hortik nekez atera daiteke deus egokirik. Zuen hitzak erabiliz, nola kohesiona liteke gizartea elkarlanik gabe? Nola eralda liteke administrazioa indar batze gabe?

Euskal Herriak burujabetza lortzen duenerako hezkuntza sistemak egokitu, eguneratu beharra du horretarako erresistentzia estrategia berriak prestatuz ‘publikotasuna eta euskalduntzea’ lortzeko. Euskal Eskola Publiko Berriak ez duelako administraziotik etorri behar, hezkuntzako partaide eta estamentu desberdinen partaidetza eta lanaren bitartez baizik.

Koldo Mitxelena maisu handiaren hitzekin bukatu nahi nuke: “Ikastola guztiak eskolak dira, baina eskola guztiak ez dira ikastolak”.

Agustina Pontesta Garmendia. Lezo.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.