Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Apirilaren 9an denak Gernikara!"

Andoni Vila. Jardun Koordinadorako kidea.
2023/03/31

Hona hemen, hitzez hitz, Jardun Koordinadorako Andoni Vilak HITZAra bidali duen iritzi artikulua:

“Hamaika dira gure egunerokotasunean Euskal Herriak nazionalki zapalduta jarraitzen duela garbi uzten diguten adibideak. Hainbat esparrutan egunero hasiera ematen dioten “Buenos días”-etik hasita, udaletxe paretik igarotzean haize ufadetan hegan dirauen piperpotoetara. Pasaiako badiara hurbildu besterik ez dugu behar Guardia Zibilaren itsasontziak, ibilgailuak eta kontrolak ikusteko. Hala ere, aurrekoak adibide isolatuak beharrean, frantziar eta espainiar estatuek Euskal Herria jazartzeko orduan eta haren identitate nazionalaren oinarri materiala suntsitzeko edota azpiratuta mantentzeko baliatzen dituen neurrien adibide dira. Izan ere, “Buenos días”-ak Euskal Herriak linguistikoki zein kulturalki jasaten duen asimilazio politikaren adibide dira, piperpotoak estatuek inposatutako instituzioen ikur diren bitartean. Eta jazarpen kulturala eta politikoa gutxi balira, estatuak bere borondatea inposatzeko zuzeneko biolentzia baliatzeko dituen tresna eta prestutasunaren adierazle da okupazio militarra.

Alta, helburua argia da: Euskal Herriko langileon izerdiaren eta odolaren bizkarrera Espainiako oligarkiaren nagusitasuna eta etekinak betikotzeko testuingurua sortzea. Izan ere, frantziar eta espainiar estatuetako burgesiak darabilen zapalkuntza ekonomikoa sostengatzeko bitartekaria da zapalkuntza politikoa. Zapalkuntza horren aurrean, euskal burgesia ikusle izatetik haratago izaera aktiboko konplize eta lagun da, euren klase interesak defendatuko baitituzte beti, gainerako aferak euren interesei eusteko bitartekari gisa baliatzen dituelarik. Ildo horretatik, burgesiak nazio zapalkuntza bozkak lortu eta hobari ekonomikoak lortzeko tresna politiko bilakatu du.

Baina ez gaitzatela engainatu, ez dute arazo izpirik izango Euskal Herria euren klase interesei eustearen truke saltzeko orduan. Gauzak horrela, ezinezkoa izango da etsaiak inposatutako marko instituzionalean Euskal Herria klase zein nazio gisa askatzea, azken hauek espainiar eta frantziar estatu kapitalisten interesen neurrira eraikita baitaude. Azken finean, Euskal Herriko nazio zapalkuntzak klase gatazka du iturri, eta berau borrokatzerako garaian zapalkuntza bere osotasunean jorratu beharra dago; hau da, sistema kapitalistak aurrera daramatzan zapalkuntza guztiak borrokatuko dituen eta hauek proiektu amankomun baten baitan jarriko dituen proiektu baten beharra. Soilik horrela eraikiko dugu Euskal Herriko askatasuna.

Bide horretan uler daiteke bakarrik aurten Gernikan antolatutako Aberri Eguna, ekimen hau Euskal Herri Langileak bere askatasunean aurrerapausoak eman eta hau muturreraino eramateko beharrezkoa izango den antolakuntza marko propioen eraikuntzan sakontzeko pausoa baita. Bide horretan, deia luzatzen dut apirilaren 9an Gernikara bertaratzeko, soilik antolakuntzaren eta borrokaren bitartez lortuko baitugu Euskal Herriaren askatasuna.

Apirilaren 9an denok Gernikara!”

Andoni Vila. Jardun Koordinadorako kidea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.