Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Atzera begirako filmak Oreretan"

Santi Angulo
2023/05/08

Iaz ezagun batek bere ama burua galtzen ari zela esan zigun, leihotik begiratu eta “grisak” ikusi zituela esan ziolako. Handik gutxira herrian film bat egiten ari zirela enteratu zen. Egun, Oreretan antzeko zerbait gertatzen ari da. Baina, zoritxarrez, ez da atzera begirako teknikaz egiten ari diren film bat, errealitate gordina baizik.

Beste krisi batek ez badu ekiditen, hemendik gutxira, frankismoaren NO-DOn ikusten ziren etxebizitza-dorreak ikusiko ditugu Altzaten. Halaber, garai hartan bezala, oraingoan ere urbanizatze basatiak landa inguruko berdegune naturalak suntsitu eta zementuz, asfaltoz eta kutsaduraz beteko ditu. Zentolen inguruan eta Gamongoan proiektu erraldoiak doaz, dena aurrerapenaren, berrikuntzaren, sormenaren izenean. Hala proposatu zuen Udalak Plan Orokor berria lantzeko egin ziren bileretan. Jakina, frankismoak baino txukunago utziko dute dena, museo bat balitz bezala, parterreak eta guzti, film zaharrak koloreztatzen dituztenean bezala.

Programazio horren barruan, film ezaguna dugu, Papresaren “Ukiezinak”. Fabrika horrek ere berrogeita hamar urte atzera eraman gaitu, gutxienez. Gero eta zarata handiagoa sortzen du eta aspaldidanik usaintzen ez genuen kirats hura berriro ekarri digu. Pertsonak lehenetsi eta zaindu behar direla diote politikariek, baina zeinek zainduko gaitu Papresaren zaratatik eta kiratsetik? Dena aurrerapenagatik izan dadila! Sortzaileren batek usain hori ontziratu eta “eau de kirats” gisa gure herria bisitatzera ausartzen den turistaren bati saltzea besterik ez dugu behar.

Zinemaldi horretan ere ezin da falta “Eta ez zen alerik ere geratu” filma. Izan ere, martxa honetan hirigunean ez dugu zuhaitzik ikusiko. Esnabiden, Patxikun, Altzaten, Alabergan, Pontikan… datorren beroa arintzeko behar genituen zuhaitz asko moztu dute zementu edo asfalto gehiago jartzeko.

Bestalde, “Ongilea” errealitatean oinarritutako filma dugu. Hain zuzen ere, horko protagonistak bezala, instituzioek zinismo handiz proiektu erraldoiak sustatuta Ama Lurra suntsitzen duten bitartean, klima aldaketaren aurkako borrokan arduratsuak izan behar garela esaten baitigute; edota Udalak bezala, urtean behin era sinbolikoan udaletxeko argiak itzaliko dituena, baina ez dio axola proiektu horien ondorioz eremu gehiagotan gauez milaka argi piztuta egoteak, edota kontsumoa, trafikoa eta kutsadura handitzeak.

Eta bukatzeko, Mendebalde Basatiari buruz edozein film izan daiteke egokia, non zementuaren berekoikeriak Ama Lurra erreserba txikitan gordearazten baitu.


Santi Angulo, Errenteria-Orereta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.