Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Bandera-ontziak abian"

Joseba Barriola
2020/07/07

Bandera-ontziak abian jarri dira, itsasoratzen ari dira. Cocina Vasca-ren itsasoratzearen berri Diario de Noticiasek eman zuen portadako argazki handi eta guzi. Ez da bakarra.

Turismo Vasco-ren bandera-ontzi handiak, hotel ospetsuak —Londres, Maria Cristina…— aireportuak, itsas kruzeroetarako kai-aparkalekuak,  turismo agentzia pribatuak eta instituzioetako turismo departamentuak —jaurlaritzarena, kasu— lehiatsu ari dira eskaintzen eta berriro eskaintzen eta eskaintzen, eta kontsumo gaia bihurtzen —munduko aberatsak: kontsumitu ezazue gure izaera— gure berezitasunak, edozein motatako berezitasunak eta eszelentziak: gastronomikoak, paisajistikoak, kulturalak, hizkuntza tipikoa, etnografia, gure dantzak eta auzolana, gure nortasun tipiko jatorra… eta hemen jada ez dago biolentziarik eta herri baketsua gara; langile onak eta prestuak ditugu; hau oasi bat da… eta mesedez inbertitu ezazue, hau baita Basque Country!

Euskadi Autonomiko Berdearen bandera-ontziak ere itsasoratzen hasi dira. Iberdrola eta Petronor, ekologia-bandera nabarmen astinduz, petrolioaren negozioa eta nuklearren negozioa hondoratzen hasi dela ikusita, orain berriztagarrietara hasi dira salto egiten, berriro ere energiaren kontrola ez dezan beraien eskutatik alde egin. Dena ondo zentralizatuta, merkatuaren arabera izango duzu kotxe berriztagarria —Ah! zer miragarria!— eta hiri-inteligenteak, eta teknologia punta puntakoa digitala eta areago… Bandera-ontzi honen mantra azpimarragarria (nahiz eta bandera-ontzi guztietarako balio duen) da bere zerbitzuan dagoen PNV-ren jaurlaritzak hain maite duen auzolana: elkarlan publiko-pribatuaren eszelentzia goraipatua. Baina zer da auzolan mota hori? Publikoak, gure poltsikotik hartu duen diru zati bat eta irabazien bermea jartzen du, eta pribatuak negozio seguru eta oparoaren etekinak jasoko ditu. Ez duela funtzionatzen? Berme publikoa du! Ondo doala? Dirua barra barra. Segurua, hori bai.

Ez da ezer aldatu armadaren bandera-ontzien kasuan. Beti egon dira itsasoratuak, agian orain, pandemiarekin egin duten entrenamenduarekin, muturra garbiago erakutsi dute. Gerrarako makineria saiatzen da bere burua osasunaren eta bakearen sustatzaile eta berme gisa aurkezten. Gobernuek, memelo gisa, jauntxo militarren astakeriak, txiste burutsu gisa hartzen eta barrez. Astakeriak!: “Aberriaren kontrako birusaren aurka gerra. Gerraren morala legionarioaren morala da. Gerraren legea etsaia suntsitzea —birusa izan, demonioa berpiztua, Altsasuko terrorista, edo Bilduko diputatu hiltzailea izan—. Itsasoratzen hasi da, apezpiku batzarraren kontseiluarekin.

Eta azken bandera-ontzia, gainontzeko bandera-ontzi guztien sostenguaz, ezkutuan, arduratzen dena. Finantzaren bandera-ontzi lotsagabea. Izen ospetsuak ditu: BBVA, Santander, Caixabank, Kutxa, Sabadell, EBC, FMI, Banku Mundiala….). Beraiek izan ziren 2008ko subprime krisiaren eta ondorengo austerizidioaren probokatzaileak. Argi eduki austerizidio hitzaren esanahia: Ezarritako austeritate bidezko hilketa. Eta horrelakoak izan ziren publiko egin diren etxe kaleratzeen kasutako suizidioak eta ezkutuan gelditu diren hilketa eta desesperazioak. Bada, heriotza eragile hauek izan dira krisiari eman zitzaion erantzunaren diseinatzaileak. Eta horrela, azken krisia hasi —2008— eta 12 urte geroago, aberats jendearen diru pilaketa inoizko handiena da, jende xumearen egoera geroz eta txiroago denean. Bandera-ontzi honek, pandemiaren sorreran —biodibertsitatearen degradazioa eta ekosistemen hondoratzea— erantzukizunak ditu, petrolioaren ustiaketa arduragabearen erantzulea da eta lehen-gaien eskuratzearen inguruan sortzen ari diren gerren atzean eta lurra degradatzen duten negozio handi guztien atzean dago.

Bandera-ontzi handi horien eskutan dago, momentuz, gizadiaren  norabidea. Momentuz. Eta horrelakoen gidaritzapean are egoera okerragora joango gara.

Norabidea aldatzeko premia dago, ordua da. Eta horretarako, birus eta bakteria osasun guztien (gehienen) laguntza izango dugu, eta haiengandik ikasiz egingarria izango da egoera iraultzea. Hitz bakar batean biltzen da gure esperantza: zaindu. Zaindu zure burua, zaindu aldamenekoaren burua, zaindu lurraren edertasuna, zaindu premian dagoena, elkarri zaindu eta lagundu, zahar eta gazte, gizon eta emakume, hemengo eta hango, xuria eta beltza, musulmana eta katolikoa eta agnostikoa eta ateoa… zaintzaren herria osatzea da gakoa, eta elkar zaintzen duten herrien sinbiositik planeta zaintzaileen enpatia uholdeak argituko digu etorkizuna.

Joseba Barriola, Errenteria-Orereta



Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.