Gutuna: "Borondatezko 5. edukiontzia edo iragarritako porrotaren albistea"
Gero eta nabarmenagoa da, hondakinen gestioan alderdi politikoak erakusten duten jarrera soilik beren interes eta kalkulu elektoralei begira egina dagoela. Urrutiko herri eta hirietan aurrera emandako eskarmentu positiboek ez zuten gurerako balio eta esperientzi hauek nahita gutxiesten ziren ezjakintasuna eta mesfidantza argudio moduan erabiliz.
Gaur, argudio hauek ez dute balio, eskarmentuak hemen ditugu, gure inguruan eta emaitzak ukaezinak dira. Ikuspegi ekonomikotik merkeagoak diren esperientziak, eraginkorragoak eta baliabide gutxiago xahutzen dituztenak eta ingurumenaren ikuspegitik, negutegi efektua duten gasen isurketa proportzio handian gutxitzen dutenak. EAPak irmoki dio, Planaren aurreikuspenetan hondakinen kudeaketaren arabera negutegi efektuko gasen isurketa %65ko murrizketa suposatzen du.
Errealitate honen aurrean, aipatutako interesak arazo honen gestioan benetako aurrera pausoak emango dituen sistemen garapena galarazten dute jada nahiko ahulduta dagoen gure etxeko ekonomia zigortzen du eta ingurumenari bete-betean erasotzen dio.
Orereta-Errenteria, zoritxarrez gestio ez eraginkor honen adibide garbia da, garesti eta zikina eta Hondakinen Gestio Plana laguntzen duen diagnostikoan agertzen den moduan. Jakina da, 5. edukiontzia martxan jartzeko esperientziek ez dutela aurrera pauso garrantzitsurik eskaintzen eta benetako emaitza eraldatzaileak eskaintzen dizkiguten beste sistema batzuen ezarpena oztopatzeko erabili oi dela. Hala eta guztiz ere, eta hainbeste denboraren ostean soilik 5. Edukiontzia nahi duenak erabiltzeko moduan eskaintzen zaigu, beste era batera esateko, berdinetik gehiago.
Nahiz eta, orain partidu politikoen arteko konplizitatea ez den ikaragarria, erabaki eznahiko honetan zerbait positiboa aurkitu nahi dugu. Ziur gaude, denbora tarte baten ondoren, proposamen honen emaitza eskasak baieztatuko direla. Orduan, Udaleko gestoreak jarreraz aldatzeko beharra izango dute eta neurri ausartagoak hartuko dituzte, ingurumen eta ekonomia helburuekin bat datozenak hondakinen gestio eraginkorrak behar dituenak.
Hau da, ezin dugu ulertu Udalak borondatezko 5. edukiontzia ezartzea erabaki izana, ekonomikoki merkeagoa, ingurumenarekiko jasangarriagoa eta gizartearekiko arduratsuagoa den beste hondakinen kudeaketa mota baterantz doan beharrezko pauso bezala ez bada. Ez gaude denbora galtzeko moduan baina kasu honetan ezin bestekoa dirudi.
Oarsoaldeko Eguzki