Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Elkartasun oihua"

Xenpelar Bertso Eskolako helduen taldearen gutuna da honakoa, bertso eskolaren testuinguruan salatutako eraso matxisten inguruan. Herrigintzan, euskaran, bertsozaletasunean, baina batik bat elkartasunean eta berdintasunean oinarritutako harremanak nahi dituztela euren artean adierazi dute, besteak beste, gutun horretan, eta argi adierazi: "Oinarri feminista duen gizartean sinistuta gaude".

Xenpelar Bertso Eskolako helduen taldea
2026/06/15

Xenpelar Bertso Eskolako helduen taldearen gutuna da honakoa, bertso eskolaren testuinguruan salatutako eraso matxisten inguruan. Herrigintzan, euskaran, bertsozaletasunean, baina batik bat elkartasunean eta berdintasunean oinarritutako harremanak nahi dituztela euren artean adierazi dute, besteak beste, gutun horretan, eta argi adierazi: “Oinarri feminista duen gizartean sinistuta gaude”. Ondokoa, gutuna hitzez hitz:

Doinuak, errimak eta bertsoak osatzea, lantzea izaten da gure ostiraletako hitzordua. Azken egunetako berriek, ordea, guztiz astindu dute gure ingurua, eta minduta, atsekabetuta gaude. Xenpelar Bertso Eskolako helduen taldeko kideok gure elkartasun eta babesik handiena helarazi nahi diegu erasoak salatu dituzten ikaskideei, bai eta bertso eskolako gazte eta familiei ere.

Kezkaz bizi dugu egoera. Eztanda egin digu barruak, hain gertu eta hain gure sentitzen dugun ingurua bortizki kolpatua izan da. Bertso eskolaren kontestuan salatu diren eraso matxistek, lehenik eta behin biktimengan eta ondorioz euren inguruko harreman-sarean izan dituzten edota izango dituzten eragin kaltegarriak ekidinezinak dira. Gizarte mailako arazoa da emakumeen aurkako bortizkeria, sistematikoa eta sakona. Herrigintzan, euskaran, bertsozaletasunean, baina batik bat elkartasunean eta berdintasunean oinarritutako harremanak nahi ditugu gure artean. Oinarri feminista duen gizartean sinisten dugu.

Halaxe abiatu zen Xenpelar Bertso Eskola orain lau hamarkada, Euskal Herriarekiko atxikimendutik. 1987. urtean sortua eta euskalzaletasunak eraginda, parte-hartze eta komunikazio espazio ireki eta askeak antolatu eta aurrera eramanez egin zen aurrera herrigintzan, bertsolaritzaren eta bertsozaletasunaren muinean eragin eta antolaketa sustatuz. Eskolaz gain, Bertsolariya bertso-aldizkariaren berrargitalpenak, bertso-saioak, bertso-paper lehiaketak, Txantxangorri saria, omenaldiak… eta beste hainbat ekimen dira horren lekuko.

Etorkizun hurbilean, zauriak sendatzeak berebiziko garrantzia izango duela uste dugu. Biktimen erreparazioa eta inguruko komunitatearena ezinbestekoak izango dira aurrera egiteko. Xenpelar Bertso Eskolak parte-hartze espazio irekiak eta erabakigune zabalak berreskuratu eta indartu beharko ditu bertsozaletasuna sustatu eta euskalduntasuna elikatzeko. Hori guztia feminismotik, ahalduntzean aurrera egin, emakumeen jendaurreko espazioaren eta erreferentzialtasunaren lanketan aurrerapausoak emanaz.

Saminaren kudeaketa eta komunitatearen erreparazioa egitea ezinbestekoa da. Xenpelar Bertso Eskolako helduen taldea behar gehien dutenen ondoan egongo da, aurrera begira egin behar den bidea elkarrekin egin dezagun.

Errenteria-Oreretako Xenpelar Bertso Eskolako helduen taldea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Ekonomia, Gipuzkoa

BIC Gipuzkoa zentroa Illunbera lekualdatuko dute

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.