Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Kilometroak 2023: mila esker guztiei!"

Itziar Navarro Pikabea
2023/10/09

Urriaren 1ean ospatu genuen Kilometroak jaia eta egun horretan eman genion amaiera Kilometroak urteari. Eguraldia lagun, eguna borobila izan zen. Igandean bizi izan genuenarekin oraindik ere hunkituta gaude; hunkituta eta, batez ere, eskertuta.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu igandeko “marea biziaren” parte izan zineten guztiei: oholtzan aritu zineten artistei, kaleak alaitu zenituzten herriko kultur eragileei, egunean gertatutakoa bildu zenuten hedabideei, udal ordezkari eta langileei, kalera atera zineten herritarrei eta beste herrietatik gurera hurbildu zinetenei, hasierako ekitaldian parte hartu zenuten ikasle eta familiei, eta, batez ere, egunean zehar lanean aritu zineten 1.200 lagunei. Zuek gabe Gipuzkoako ikastolen jaiak ez luke zentzurik izango. Guztiei mila esker, bihotz-bihotzez.

Urteak beste hitzordu garrantzitsu batzuk ere utzi dizkigu: aurkezpen ekitaldia, dendaren irekiera, Kilometroak txikia, Egunkariaren itxieraren 20. urteurreneko astea, Euskara batuari gorazarre egiteko giza katea, 12 orduz Erriolan kultur maratoia, Adaxka berriak ikuskizuna, Urmugak jaialdia, ikasle ohien bazkaria… Eta urteroko hitzorduak izanik ere, aurten ukitu berezia izan dute ikastolaren egunak, Madalenetako tabernak, Atlantikaldiak… Horietan parte hartu duzuen guztiei ere, mila-mila esker.

Ekimen horiekin, Ikastola zer den azaldu nahi izan diogu gure komunitateari eta herriari. Ikastola, aurten, inoiz baino gehiago, auzolana izan da, desberdinen arteko elkarlana, helburu komun bat lortzeko; euskara izan da, euskara eta euskal kultura sustatzea; parte hartzea izan da, inplikatzea, ardurak hartzea, eskuzabaltasunez; erabakiak denon artean hartzea izan da, elkarri entzunez eta eztabaidatuz; eskerrak ematea izan da, izan zirelako garelako eta garelako izango direlako; muga administratiboen gainetik, herri bat garela erakustea izan da; herri bizi honi zerbait eskaintzea izan da, hezkuntzatik ere eraikitzen baita herria.

Eta hori guztia elkarrekin egin dugu, auzolanean, Kilometroak jaia auzolan erraldoia delako. Auzolan horrek, ordea, oinarri sendoak behar ditu. Eta gurean, oinarri horiek urte osoan batzordeetan lanean aritu zareten ikastolako langile, familia eta lagunek jarri dituzue. Zuek eraman duzue Erriola itsasoraino; gorabeherekin, bai, baina sendo eta ilusioz. Zuentzat da gure eskerrik sentituena.

Erriolak, uraren gazi-gozoak, gorabeherek eta zubiek josten duten komunitate horrek, jarrai beza emaria izaten!

Itziar Navarro Pikabea, Orereta Ikastola

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.