Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Makaluko magalera"

Hogeita hamar urte beteko dira bihar, Manu Badiola Otegi oreretarra, Makalu mendiaren gailurra eginda bueltan zela, amildu eta zendu zela. Amets Badiola Rubiok gutun hau idatzi dio aitari.

Amets Badiola Rubio
2021/10/01

Ikastolan nengoen goiz hartan, lagunekin gelan jolasean. Beatriz atetik sartu zen, eta deitu egin ninduen, berarekin ateratzeko. Lizeoko beheko solairuko korridorea inoizko luzeena egin zitzaidan zuzendariaren bulegoraino. Inoizko isiltasunik handiena sentitu nuen, Beatrizek ez zuen hitzik eta sorbaldatik heldu ninduen bidean.

Gela hartan sartu eta bertan izeba Natitxu, Iker lehengusua eta ama ikusi nituenean bihotzak krak egin zidan. Ez nuen hitzik behar izan zer gertatu zen jakiteko. Une horretan jakin nuen ez zintudala gehiago ikusiko. Urriaren 10a zen.

Garai hartan albisteak ez ziren gaur egun bezain azkar iristen Himalaiako magaletatik. Zortzi egun behar izan genituen zure heriotzaren berri jakiteko. 30 urte geroago, oraindik ere, iltzatua daukat egun hura.

Aste pare bat geroago, etxeko postontzia zabaldu eta zure azkeneko postalarekin egin nuen topo. Poz-pozik jarri nintzela oso argi oroitzen dut. Ama ondoan nuen, Hodei txikia besoetan harturik zuen, bizi ginen bosgarren solairuko eskaileretan gora egiteko prest.

Aurpegian irri txiki bat nuela igo nituen bost solairuak, hamaika kolorez idatzitako postalari begira. Irailaren 22ko data zuen. Postal hori idatzi eta egun batzuk geroago lortu zenuen mendizale gutxik lortu dutena: hainbeste amestutako Makaluko gailurra zapaldu zenuen, Mendebaldeko Pilaretik igota, Carles Vallesekin batera. 1991ko urriaren 2a zen.

Zoritxarrez, jaitsieran irrist egin zenuen eta mila metrotako amildegi batetik behera egin zenuen. Horrelakoa da mendia. Dena eman eta dena ken diezazuke. Bihotz taupadak zorionez bete eta gutxira guztiz txikitu. Zuk mendia izugarri maite zenuen eta niri ere txikitatik erakutsi zenidan haiek maitatzen. Eta maite ditut oraindik ere.

Urriaren 19an, lepo bete zen frontoi zaharra zu omentzeko. Manu Badiola Otegi omentzeko. Bertaratu ziren herriko lagunak, Matarokoak, senideak eta herri mindu baten berotasuna jaso genuen. Zuk egin ohi zenuen moduan, kalimotxo bat eskuetan egin zuten topa bizitzaren alde.

30 urte behar izan ditut zure azken postala erantzuteko baina hemen nago: ongi gaude. Harrotasunez oroitzen zaitugu. Bi biloba zoragarri dauzkazu, Elene eta Aiuri. Hodei anaia, sukaldari artista da. Eta zer esan amaz… bera da nire super heroia.

Noizbait arte, aita. Maite zaitut.

Amets Badiola Rubio. Orereta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.