Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Nolako zura halako ezpala"

Munduko Futbol Txapelketaren harira, telebistaren eta sare sozialen bitartez Espainiaren proiektu politikoa indartzeko eta sendotzeko saiakera betearen gaineko hausnarketa egin du Eusebio Lasa Altunak, lanetik etxerako bueltan autobusez gertatutako hainbat pasadizotan oinarrituta.

Eusebio Lasa Altuna
2026/07/17

Munduko Futbol Txapelketaren harira, telebistaren eta sare sozialen bitartez Espainiaren proiektu politikoa indartzeko eta sendotzeko saiakera betearen gaineko hausnarketa egin du Eusebio Lasa Altunak, lanetik etxerako bueltan autobusez gertatutako hainbat pasadizotan oinarrituta. Gutuna hitzez hitz, hemen:

Egunero egiten dudan bezala, gaur ere 04 autobusa hartu dut Donostiako Antigua auzotik lanetik etxera bueltatzeko. Eguerdiko 13:10 minutu inguruan autobusa Errenteriako Kaputxinoetako biribilgunera iritsi denean, errepidearen zubiaren gainean, pankarta bat erdi jarrita ikusi dut. Bertan oraindik zati bat eskegita zegoen, guztiz ondo jarri gabe. Ikusten zen zatian, berriz, « Freedom for the Basque Country » ageri zen. Pankartaren ondoan bi ertzainek hiru gazte atxikituta zituzten galdeketa egiten. Nire barnera zera pentsatu dut, horra hor lanbideagatik diskriminatu nahi ez ditugun bi « langile » beren lana duintasunez egiten. Gure segurtasuna babesteko neurriak hartzen noski.
Autobusak aurrera jarraitu du eta Iztietako geltokia pasa eta gero Niessen Merkatal Gunearen aurrean dagoen semaforoan geratu da momentu bat. Kasualitatez, bertan geldirik egon den denbora horretan, markataritza gunearen aurrean dagoen pantaila erraldoian, beste iragarkien artean, aukera eduki dut iragarki hau ikusteko “es nuestro momento, a por la segunda estrella, vamos España”. Oraingo honetan burura etorri zaizkit, azken aste hauetan, Munduko Futbol Txapelketaren harira, telebistaren eta sare sozialen bitartez etxeko sukalderaino iristen ari zaizkigun iragarki guztiak Espainiaren proiektu politikoa indartzeko eta sendotzeko, futbolaren aitzakia erabiliz. Ez hori bakarrik. Espainiako Futbol Federazioak zenbait enpresa pribatuekin eraiki dituen publizitate kanpainak oso ondo antolatuta daude Espainiako “proiektu autonomiko-plurinazional” hori normalizatzeko.

Atentzioa eman dit bereziki Movistar enpresak kaleratu duen “Batido” izeneko kanpaina. Bertan, 5 jokalari erreferentzialek parte hartzen dute. Horietatik, arbaso etorkinak dituena lehen lerroan jarri dute espainola izateko modu berria azpimarratuz eta gero euskalduna ipini dute arraunean, galegoa mendiak eskalatzen, katalana sokatik tiraka eta madrildarra artza baten gainean. Hori bai, dena oso modernoa, grabaketa Adimen Artifizialaren laguntzarekin egina dagoelako. Gainera, konturatu naiz hemengo jokalariak, hemengo komunikabideekin elkarrizketak egiten dituenean oso ondo saltzen duela bere parte hartzea Espainiako selekzioarekin, bereziki Gipuzkoako bere klubari erakusten dion maitasuna azpimarratuz eta klub horretan jokatzeak eman dion aukera Mundial honetan parte hartzeko. Gero gainera, bide hori oso eraginkorra eta erosoa da Gipuzkoako klubeko jarraitzaileek Espainiako elastikoa soinean eramateko jokalariaren izena atzealdean jarriz.

Semaforoa berde jarri denean autobusak berriro martxa hartu du eta berehala iritsi naiz Zumardiko geltokira, nire autobus bidaiaren helmugara. Bertan jaitsi ondoren etxera iristeko Herriko Palzatik pasa naiz. Bertatik askotan ibiltzen naiz baino gaur, ibilbide gorabeheratsu honetan, hausnarketarako parada eman dit. Eraikinaren aurrealdean gora begiratu dut eta bertan ikusi dut erdi erdian Espainiako bandera aldamenean Ikurriña eta herriko bandera dituelarik. Niessen merkataritza guneko Espainiako iragarki puntual horrek harrabotsa sortu badu herrian, konturatu naiz Espainiako banderak 12 urte baino gehiago daramala udaletxeko balkoitik zintzilikatua. Kasu honetan, gainera, ez da publizitate iragarki sinple bat. Ez da ere Voxek edo PPk jarri duten bandera. Herriko ordezkari politikoen erabakia izan da. Espainiako legearen inposaketaren aurrean Osoko Bilkurak men egitearen ondorioa izan da. Gero, gainera, harrez gero, udaletxeko argazki horrek erakusten duen inposaketa eta menpekotasuna normalizatzen joan da eta irudi sinboliko eta kultural hori ohikoa bihurtu da Herriko Plazan. Herri mailako egoera politiko horrek kezka sortzen badu ere, gauzak gehiago okertzen dira Madrileko Gorteetan ordezkaritza duten euskal alderdi politikoek daramaten ildoa azpimarratzen badugu. Azken urte hauetan, ohikoak dira Espainia autonomiko-plurinazionalaren aldeko mezuak eskumari eta faxismoari aurre egiteko aitzakia erabiliz. Hau da, Euskal Herriari begirako estrategia soziala eta nazionala finkatu ordez, Espainiaren proiektu autonomiko-plurinazional hori sendotzeko begirada indartzen ari da inongo konplexurik gabe.

Etxeko portaleko atea irekitzen ari nintzela etorri zait burura gauzak ez direla kasualitatez gertatzen. Bereziki gurea bezalako herri txiki eta kolonizatu batean gertatzen diren gauzak. Gainera, testuinguru horretan, orain Munduko Futbol Txapelketa agerian uzten ari da Espainiako proiektu autonomiko- plurinazional hori poliki poliki eta normaltasun osoz inposatzen ari direla sistemako euskal alderdi politikoek asimilazioaren bidetik amore emanez. Hau da, nolako zura halako ezpala.

Eusebio Lasa Altuna, Errenteria-Orereta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Harun Farockiren begirada zorrotza

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxe eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.