Hainbat hedabideetan Errenteria-Oreretako
hiri mantenuaren utzikeriaren gainean agertu den ohar baten arabera, honakoa adierazi du Jose Cruz Legorburu Gabierrotako Laguntasuna auzo elkarteko presidenteak.
“Elkarte honetatik ez dugu alderdi politikoen arteko gatazketan sartu nahi, eta positiboa deritzogu honako hirigintzako aldarrikapenak salatu eta zehaztea, logikoki, irtenbidea ematen lagunduko baitu.
Moralki, ordea, ezin dugu gure iritzia isilarazi gai honen harira, hainbat hutsune badiren arren, auzo elkartea martxan dagoen 45tik gora urtetan, ez baitiete Gabierrota auzoko hirigintza arloko gure eskaerei horrenbeste jaramon egin, azken bi urte hauetan bezala. Harago, eskaera batzuk egin eta hurrengo egunean konpondu dira.
Azken bi urteetan 50 eskaera aurkeztu ditugu, eta horietatik 41 konpondu dituzte. Bost datorren urtean zehar egitea espero dugu, eta lau ez dituzte egin.
Ea elkarlan honi eusten diogun denbora askorako, bai egungo Udal Gobernu Taldearekin, eta baita etorriko direnekin ere.
Jose Cruz Legorburu Aiestaran. Gabierrotako Laguntasuna auzo elkartea”.