Gutuna: "Renfe: Donostiako aldirikoak"
Eduardo Perez Cortes antxotarrak gutuna bidali du HITZAra, Renferen aldiriko zerbitzuaren gaineko kezka duelako. Hemen hark esandakoak:
Donostiako aldiriko trenen zerbitzuarekin urtetako amesgaiztoa jasaten ari gara, eta berdin jarraitzen dugu, era askotako arazoekin: atzerapenak, iristen ez diren trenak, datorren trena zurea ote den jakiteko arazoak, edo aurretik etorri dena berandu etorri dena ote den zurea, obrak, trenbide aldaketak, azpiegiturarekin eta seinalizazioarekin arazoak, abisua eman gabe kontrako trenbidetik datozen trenak, pantailetatik eta megafoniatik ematen den informazioa okerra da, zaharkitu diren eta inork konpontzen ez dituen instalazioak, mantenu falta, garbiketarik ez… Guztiz informatizatuta dagoen zerbitzu horrek, duela 40 urte baino funtzionamendu eskasagoa du.
Batzuetan, barregura sortzeko moduko egoerak suertatzen ari dira. Egunen batean trenek elkarren kontra talka egingo dute.
Raquel Sanchez anderea, Espainiako Gobernuko Garraio ministroari: nabari da zuk ez duzula zerbitzu hau egunero erabiltzen. Jaitsi hodetik, jarri ordena eta fundamentua zure ministerioan, baita aldirikoen zerbitzuan ere, eta hasi kargugabetzeak gauzatzen, zerbitzu hau zirku batean bilakatzen ari delako. Eta hori ez baduzu egiten, dimisioa eman beharko duzu.
Eduardo Perez Cortes. Pasai Antxo.