Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Etenetik

Aitor Salaberria Oiartzabal
2025/04/11

Zerbait. Badaukazu zerbait. Ez dakit nola adierazi, ez dakit zehazten zer den: emozio bat, sentimendu bat, izateko era. Zugan dagoen ala ni naizen. Baina baduzu zerbait, hipnotikoa. Orduak eta orduak minutu bilakatzen zaizkit zure alboan. Beti zaude hor, baita petralduta zauden egun horietan ere. Aski eder. Aski elegante. Beraz, ez egin niri errietarik zugana jotzen badut etenik gabe. Pozik nagoenean zugana. Haserre nagoelako zugana. Norbaitek niri terapia egin diezadan behar badut, zugana. Horregatik diot baduzula zerbait. Berezia. Bestela zergatik uste duzu jotzen dudala hainbeste zugana?

Batzuetan irudipena dut ez duzula ulertzen zurekiko afizio hori. Ez zarela ohartzen zure premiatik eratorritako beldurrek gidatzen nautela. Labur esango dizut. Ez zaitut galdu nahi. Gezurretan ariko nintzateke kontrakorik adieraziko banizu. Argi-oilarren gandor koloretsuen atzetik ailegatu naiz gaur ere Mixintxolako zelaietara, han izango zarelakoan. Zimiko egin dit, ordea, zu galtzeko zorian izan nintzeneko oroitzapenak. Urrats horiek batak bestearen aldamenean ematea kolokan izan zeneko aldi hura. Kaioen irri artean topatu zaitut beste behin. Topaleku bihurtutako lurraren mugan. Eten bilakatutako arroka biluzian. Elkar bereiziko ez gaituzten esperantzaz geratu naiz zuri begira. Etenaren goialdean ñabardura horiz eta zuriz zipriztindutako zelaiak. Etenaren behealdean, zu. Itsaso beldurgarriki urdin eta zabala.

Talaia paregabe horretatik, itsaslabarrak zugan errotzen antzeman ditut, eta pentsatu garai batean, aukera izango balute, hanka bilakatu eta bertatik ihes egiteko baliatuko lituzkeela mendiak. Nik ere izango nuke itzuri egiteko gogoa, apokalipsia iristekotan izan zelako gurera. Belatz gorri baten itzalari segika, ezin konta ahala labar ditut begi parean, Pasai Donibanetik Hondarribira. Horiek guztiak bilakatu ziren proiektu erraldoiaren jomuga. Horregatik diot ia gureak egin zuela. Kaiaren biziberritzerako tresna zelakoan saldu zuten kostaldearen txikizio erabatekoa. Herritar askoren ahalegin izugarriari esker mozorroa kendu, eta agerian gelditu zen neurriz kanpoko Superportua. Eztabaida betean, krak. Krisialdi ekonomiko bortitzak lagundu zion Jaizkibeli bizirik irauten. Krisialdiak eta ordura arte herritarrek egindako erresistentziak.

Belatza atzeman nahian jabetu naiz harkaitz txoriak ere haren hegal gorriak astindu dituela hareharrizko zuloetatik aireratzeko. Eta beleek. Eta saiek. Gogoa bi hankako putreetan jarrita jabetu naiz nigan duzun eragina ez duzula gainerakoengan. Ez behintzat zuloz josi nahi zintuzten haiengan. Hona ekarriko nituzke astean bitan. Zure parean jarri, zure handitasunean txiki senti daitezen. Ez nieke horiei bakarrik errezetatuko itsasoterapia. Lurrak etsai ugari ditu garaiotan, noiz eta lurrak jaten ematea lehentasun izango den garai hauetan. Baztango lagunek hondeamakinen aurrean jarri behar izan zuten Aroztegiko astakeria geldiarazteko. Laster izango dute Iruñean epaiketa. Neurriz kanpoko resort-aren bultzatzaileekin egin dezakegu aproba. Amildegi ertzean jarri, zure laguntzarekin, mundua beste norabide batean bultzatzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.