Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bidean lagun

Aitor Salaberria Oiartzabal
2022/11/18

Udara partean ekin nion testu hau idazteari. Entretenituta espero zintudan, zelai batean etzanda, irakurtzen. Hondartzaren batean galduta, akaso: Ilbarritzen, Barinatxen edo Sakonetan. Giro ederrean eta eroso imajinatzen zintudan, kresalak blaituta. Bururatu zitzaidan Pirinioetara ihes eginda izango zinela, edo kanpora joateko zorterik gabe Kalaburtzan oinak freskatzen. Entretenituta nahi zintudan, gai arantzatsu bati heldu ahal izateko. Artean, inork ez gintuen entzuten, hargatik nuen gustuko. Zure eta nire artean gelditzea nahi nuen, izan ere, uda betean, nor ariko zen halako gaiei arreta jartzen.

Igaro zen udara, eta galdu nuen zurekin intimitatean eta patxadaz solasean aritzeko aukera. Hego haize zakarrak astindu ditu ordutik orbelak, baita azaleratu ere, zoritxarrez, aspaldi eroritako enborrek utzitako arrastoak. Egun euritsuetan barraskilorik ez zapaltzeko eginahal berarekin jo dut zugana, arrakala horiek saihesteko sigi-saga etengabean. Orain eskuin, orain ezker, baina norabidea finko. Haizete bortitzak ez nau kikildu, ozta-ozta igaro naizen arren amildegiaren ertzetik. Bidezidorrak irekitzera jo du, eta hasperen txiki batek egin dit ihes salbu sentitzean. Baso trinkoaren erdian eguzki izpiek hostoak zulatu, eta argizko zutabeak eraikitzen dituzte han-hemenka. Propio nabil jolasean, haiengandik ihesi, nabarmen ez gelditzeko, azalean urratuak egiteko gaitasuna izango balute bezala.

Labirinto eiteko basoaren amaieran ikusi zaitut, zure tankerako itzala bederen, hileta baterako moduko beltza soinean. Halako bide korapilatsua gainditu ondoren, gogotsu heldu naiz zugana, baina iritsi arau hasi zara hizketan. Aldatu naizela diozu, galdu dudala iraganeko borroka grina, eta ez dugula horrenbeste ezaugarri komunean. Ikusitakoak ikusita, ezkerreko eskuarekin estali dut, emeki, udaran idatzitako asmoen zerrenda. Zure kabuz beteko omen dituzu aurrerantzean, mimo handiz elkarrekin amestutakoak. Ez nauzula gehiago ezertarako behar diozu, eta aldebakartasunez eten aldebakarreko hitz trukea.

Ezin izan ditut harridura begirada eta etsipenaren gorputzaldia gainetik erantzi. Arrazoitzen saiatzeko keinu txiki bat egiterakoan, itzuli eta etorritako bidetik joan zara. Burutazioek, orduan, irrist egin didate kolkotik behera, eta sabelean gorde ditut, bizitzan zehar bildutako gainerako tximeleta, ezinegon eta ikara guztien artean.

Udazkeneko karrika hotzetan, ez da giro hezkuntzaz jarduteko, baina bide ugaritan kide izanda, ezin dugu udaberriaren zain gelditu. Berriz ere topatuko zaitut, lagun, beste nonbait, beste noizbait, eta berreskuratuko ditugu elkarrekin jositakoak. Horretarako, zuk eta biok, behin eta berriz hutsetik ekin behar badiogu ere. Negurik gorrienean ere izango dugu, edo sortuko dugu propio, sakon eta eroso eztabaidatzeko babesgunea. Zerbaitetarako gara bidelagun.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.