Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zurekin

Aitor Salaberria Oiartzabal
2023/12/21

Argi daukat. Zurekin bidaiatu nahi dut. Tamalez, ez dago modurik. Nik jai badut, zuk ez duzu oporrik. Zu festarik festa bazabiltza, ni galtzak bete lan. Batzuetan zalantza egiten dut elkarrekin aspertzeko bezain lagun ote garen. Pentsatzen jarrita, nora joan ere ez dut uste adostuko genukeenik. Badut esperantza izpi bat, dena den, bestelako planak bezain erakargarri izango nauzula noizbait. Zirriborro bat egin dut ordurako, eta kutxa txiki batean giltzapetu, altxorraren mapa balitz bezala. Zuk duzu haren giltza, ez zaitut behartu nahi.

Ezkutukoak behar besteko interesa pizten badizu, garaipen hutsa izango da haren baitako xehetasunen berri izateko argia piztea. Orria zarata handirik atera gabe tolesduretatik zabaltzea. Marraztutako ibilbideak harrituko zaitu. Ez dut urrutira joan nahi, Euskal Herrian barrena ibiltzearekin konformatzen naiz, eta ahalik eta urrutien joan nahi dut, iraganera. Guztia ezezaguna zen garaietara. Pentsalariak, informazioa edo ezagutza etorkizun ere ez ziren sasoira.

Zurekin bidaiatu nahi dut iraganera. Hutsetik hasteko, ikasitako guztia ahazteko. Ingurua behatu nahi dut, horretan lehena izango banintz bezala. Egunak eman mendi tontorretara itsasoko bizidunen arrastoak nork igo dituen asmatu nahian. Zuhaitzak lurretik erauzi, sustraiak elkarri lotzen ote zaizkien deskubritzeko. Hondartzan eroritako ura jarraitu, hondar artean itotzean nora doan igartzeko. Gaua itzarrik pasa, izarrik ederrenaren ibilbideak esanahirik ote duen asmatzeko. Tximisten jatorria mitologiako izakien arteko liskarretan arakatu. Gauak eta egunak zenbatu, txandakatzea apurtzen ez dela ziurtatzeko. Itzalak neurtu. Udaberrian. Itzalak neurtu, udan. Itzalak neurtu udazkenean, itzalak neurtu neguan, eta behin eta berriz madarikatu eguzkia, itzalak hain modu kapritxosoan marrazteagatik.

Bidaia bat, lokatz artean, urrats bakoitzarekin gozatu ahal izateko. Jakin egin nahi dut, jakin. Gehiago. Zergatik sortzen diren izakiak haien bizilekura hain ongi egokituta. Zergatik dauden pinguinoak hego poloan, eta iparrean ez. Zergatik ematen digun 28 egunean behin ilargiak bizkarra. Zergatik den itsasoa gazia. Zergatik aldatzen duten olagarroek kolorez. Zergatik Lezoko zuhaitzek orbela sortzen duten urtean behin, baina Tuterakoek ez. Zergatik igotzen eta jaisten den itsasoa. Zergatik egiten duen goiz gorrien ostean, euria. Zergatik lazten zaidan azala beldur naizenean. Zergatik bizkortzen zaidan pultsua, gogoz kontra, zurekin nagoen bakoitzean. Zergatik munduko bidaia onena prestatuta ere, ez duzun nirekin etortzeko asmorik. Halako apeta xelebreko gizajoa naiz.

Mugikorreko lanpara txiki batek argituta aztertu duzu zirriborroa, txintik ere esan gabe. Burua jaiki eta begietara begira esan didazu, tokitara joan nahi duzu! Ez zara jabetu ez dudala inora joateko intentziorik. Ni neu, edo gu geu, aldatzea dudala helburu. Ez zara jabetu zurekin egin nahi dudala bidaia, ez beste inorekin. Jakin-mina berreskura dezagun nahi dut. Erantzunak irentsi ahala galderak sortzen dituen piztia bilakatu. Gogoetan daramat ilunabarra. Gorri dago arratsa. Oraindik
ez dut asmatu nor lotsagorritu den.

Akaso zu?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.