Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

90 urte eta gero

Arantxa Urbe Irazusta
2026/07/23

Uztailaren 18an —bihar, alegia—, beteko dira 90 urte faxistak militarki altxa zirenetik. Madalen bezpera baino hiru egun lehenago, justu. 

Txikitatik jakin genuen hemen gerra bat izan zela, galdu zutenen artekoak ginela. Urte luzez gerrari zibila deitu genion, norbaitek «hura ez zen gerra zibila izan» esan zigun arte. Ordutik, 1936ko Gerra izan zen guretzat. Gero, ohartu ginenean ez direla gauza bera Gerra, Gerra Zibila eta Altxamendu Militarra, hasi ginen jabetzen benetan zer zen Altxamendu hark zapaldu, ukatu eta galarazi ziguna: zein sakonak diren gaur arte iritsi zaizkigun haren sustraiak. 

 Garaiko oreretar haiek imajinatzen ditut, duela 90 urtekoak, Madalen Jaien zain, garaiotako oreretarrok gauden bezala. Zer izango ote den jaia, lagunartea eta alaitasuna zabaldu eta askatuko dituen suziriak eztanda egin ordez, herio, samina eta sarraskia barreiatuko dituena lehertzea. 1936ko Madalen Jaiak bertan behera geratu ziren, hurrengo bi urtetakoak bezala.

Gauzak guk ezagutu bezala izan direla beti pentsarazten digun oroimen ahulak, betidanik jaiei txupinazioak eman diela hasiera iradokiko liguke. Ea zer dion, ordea, historiak: Madalen bezperan arratsaldeko 07:00etako txupinazoa, 1966tik jaurtitzen da. Aurretik, Escuelas Viteri-ko atetik botatako etxafuego soil batek hasten zituen Madalen Jaiak. 

Ideia, noski, Iruñeko San Fermin bezperako txupinazotik hartu zuten. Han, lehenengoa, 1931an jaurti zuen Juan Etxepare Aramendia Txupin izeneko iruin-seme estankero eta errepublikarrak, Iruñeko Gaztelu plazatik. Urtero errepikatu zuen errito bilakatu dena, harik eta 1936an faxistek fusilatu zuten arte. Haren gorpuak, beste askorenak bezalaxe, desagertua jarraitzen du, artean.

Madalen Jaietara itzuliz, Errepublikako azken jaietan, 1935ekoetan, Madalen Egunean goizeko 06:00etan zekor-entzierroa izan zen. Ondoren, Alfonso XI kalearen atzealdean ipinitako zezen-plazan toreatu zituzten Txikito de Renteria eta Vallisoletano nobilleroek. Lehen entzierroa izan zen hura, eta ez zuen gorabeherarik izan. Zezenen bueltan bi heriotz izan dira, biak uztailaren 23an gertatutakoak: 1941ean eta 1991n. Zezenen gaia gatazkatsua izan da; esaterako, 1969an garaiko alkate Luis Maria Barinagak bertan behera utzi zituen zezenekin zerikusia zuten jarduera guztiak. Urte hartako jaietako ekintza askotan jendeak «zezenak, zezenak» oihukatu zuen protesta gisa. Diana bera ere hasi bezain pronto geldiarazi behar izan zuten. Jendearen haserrearen aurrean, 1970eko jaietarako alkateak «publikoari gutun irekia» plazaratu zuen, alkatetzara iritsi zen jai-egitarauaren eskaskeriaren gaineko kexak zirela-eta. (Rafa Bandres: Encierros y suspensiones por orden gubernativa, Oarso aldizkaria, 2010).

Berreskuratu ziren zezen festak, bai. Hala ere, 2008tik aurrera ez da zezenik agertu Oreretan, suzkoa ez bada, behintzat.

Eta noiz izan ote ziren lehen Madalen jaiak?

Antxon Agirre Sorondok, Mugika eta Arozena historialariak aipatuz, 2003ko Oarso-n idatzi zuenaren arabera, XVI. menderako gure herriko jaietan «ijito, alero eta agai dantzak» dantzatzen ziren, eta zezen-festak egiten zituzten; XVIII. mendean, pilota partidak jokatzen ziren. 

Maialen eta Xanti erraldoiak eta Demonioa, Indioa, Beltza, Xaku, Lepo eta konpainia buruhandiak ere batu ziren txupinazora. Erraldoiak 1919an sortuak dira eta badute beste herrietan ugaritzen ari diren erraldoiekin berezitasunik. Hain zuzen ere, besoak mugitzen dituzten erraldoi bakarrak dira. Horrek egiten ditu haien dantzak hain ikusgarriak, besoak libre gorputzaren inguruan biraka.

Ehunka urtetako historia eta borroka horiek guztiak ere eztanda egingo dute txupinazoarekin. Has dadila festa, Gora madalenak!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Donostiako Zurriolako hondartzan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik inguruko herrien «babes falta» kritikatu du afari solidarioak banatzeko debekuaren harira

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.