Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Sindikato, portu segurua

Arantxa Urbe Irazusta
2024/09/26

Umezurtz geratu gara. Aterpea eta babesa eskaintzen duen leku bat galtzea, umezurtz gelditzeko modu bat baita. Hori izan da Sindikato taberna ehunka (milaka, akaso) oreretarrentzat: portu segurua. Odolekoa baino soziala den gure familiako Etxea.

Uda arraro honetako uztailaren 31n itxi zituen ateak betirako. Eta zarratutako taberna zaharraren hormen artean gelditu dira betirako gutako askoren gazte eta helduaroko borrokak, ametsak, ezinak, ahopeka esandako kontu txikiak, bozgorailuei zerien musikarekin bat ozen kantatutako borroka eta maitasun kantak, egindako dantzak, parrandan botatako izerdiak, goizeko ordu txikietako aitortzak, gurutzatutako begirada konplizeak, jaurtitako barre-algarak eta isuritako malkoak, ezkutuko bilerak, erdi-ilunpeko ezkutuko muxuak, albiste onak eta terribleak, tratuak, ageriko sekretuak eta gure txutxu-mutxuak. Edo norbaitek uste al du ez dela zurrumurruren bateko protagonista izan? Lepoa egingo nuke gutxienez bat badugula gutako bakoitzak. Kito, bada, urtetan, zalaparta zen lekuan isiltasuna eta ilunpea da orain, eta hala izango da aurrerantzean, betirako.

Bistan da Sindikato taberna ez dela sekula izan tragoak hartzeko leku bat soilik. Oreretako jendarte-ehunean funtsezko lekua izan da, baita gure garapen eta hedapen sozialean ere; eta, zergatik ez, gure garapen pertsonalean. Sindikatok Oreretari eta guri ere bere kolorea eman digu. Erretorikoa dirudien arren, aitortza egin behar diogu: ez Orereta eta ezta gu ere ez ginateke berdinak izango Sindikato taberna gabe. Bere arrastoa utzi digu, estilo bateko jendeak izan gara.

Belaunaldi bakoitza leku batekin identifikatu da gurean. Aurrekoak, gure guraso eta aitona-amonak, lantegiekin; haien aurrekoak, baserriekin; gu tabernekin; eta, gure ondorengoak lokalekin. Horregatik, gure kuadrilla «sindikatokoak» izan da, hori da gure ezaugarrietako bat. Ez ditugu-eta makina bat gau eta ordu alferrik pasa Sindikaton. Identidade-seinale bat galdu dugu, eta horrek pixka bat umezurtzago egiten gaitu.

Ez nuke jakingo esaten noiz erreparatu nion tabernaren izenari, 1980ko hamarkadan berriro zabaldu zutenetik urteak pasa zirenean, ziur. Eta urte horietan guztietan, itxuraz gutxi aldatu den gisan aldatu da bere izena. Sindicato Agrario Alkartasuna izenez zabaldu zuten 1925an. Bi urte geroago, 1927an, Renteria aldizkarian honoko iragarkia argitaratu zuten: «Sindicato Agricola Alkartasuna. Vinos y cafes de las mejores marcas. Comidas y meriendas. Magdalena 38». 1942koan, berriz, «Bar el Sindicato. Luis Ercibengoa. Se sirven comidas y meriendas. Buenas bebidas, vino y sidra», iragarri zen.

Beraz, 1925ean gure herriko nekazari eta abeltzainek topagune bat zabaltzea erabaki zuten. Gure herriari gaurko begiekin begiratuta sinesgaitz irudi dezake; izan ere, zein gutxi hitz egiten dugun baserritarrez. Garai hartan, 1930eko datuen arabera, herriak 8.973 biztanle zituen, horietatik %13 lehen sektorean ari zen, gaur %0,2 dira. Emakumeen %26 eta gizonezkoen %9,75 baserriko lanetan ari ziren. Orain kokatu ditut tabernako azulejutako baserri munduko irudiak. Guk oinordetzan Sindikato izena soilik jaso genuen, eta, gero, denborak higatu balu bezala, Sindi izatera pasa zen. Madalen kaleko urrezko urteak izan ziren: Somera, Aralar, Manuel, Madalena eta Sindikato tabernek bizitza eman zioten.

Bizitza, ordea, erremediorik gabe doa aurrera, eta Oreretako Historiako liburukotean orria pasatzea dagokigu. Berriro berkokatu beharko dugu, Sindi ez delako tragoak hartzeko leku bat soilik. 

Datorren urtean beteko zituen 100 urte, mende oso bat. Ospakizunaren ateetan geratu gara, pena. Beste bide batzuk hartu beharko ditugu, eta bide berriak urratuko dituzue zuek ere, Jabi, Maika eta Reke. Zorterik hoberena bizitza berrian eta beste portu segururen batean egingo dugu topo. Eskerrik asko, bihotzez, herria egiteagatik! ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.