Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Donostiaraino oinez joan ginenekoak

Arantxa Urbe Irazusta
2023/04/26

Orereta-Errenteriako Agirre Lehendakaria plazatik Donostiako Plaza Berrira 8.226 metroko distantzia omen dago. Gutxienez bitan bete dugu tarte hori oinez Foruen eta Foru Aldundiaren alde lehenik, eta euskara batuari gorazarre egiteko azkenekoz.

Oreretarrak manifestazioan joan ziren Donostiaraino 1904an. Urte gutxi ziren Euskal Herrian eragin berezia izan zuten Karlistaden bigarren gerra galdu zela. Porrot haren ondorioz, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa forurik gabe geratu ziren. Euskaldunak ez zeuden mendetan izan zituzten foruak edonola galtzeko prest, ordea.

Rafa Bandres Oreretako XX. mendeko kronista handiak, honela deskribatu zuen gertaera Oarso aldizkarian: «Manifestazio bikaina: ikuskizun miresgarria. Orereta ingurutik 5.000 pertsona baino gehiago joan zirela kalkulatzen da. Oiartzundik 700. Oiartzundik autoetan joan ziren. Oreretarrek buruan udal banda zutela oinez desfilatu zuten, haien aurretik udaltzain batek herriko estandartea zeramala. Segidan, udal korporazioa, oso urrats martzialarekin. Donostiako Bulebarretik igarotzean zirrara eragin zuten.

Hurrengo eguneko egunkariak zioen: Manifestazioaren ondoren, manifestariei ongi-etorria egin zitzaien herrietan ‘Biba gure lege zarra’ esanez, ‘Gernikako arbola’ari zela».

Manifestazioan parte hartu zuen jendearen benetako neurria ematen digu garai hartan bi herriek zuten biztanle korupuak: Oreretak 5.000 biztanle inguru eta Oiartzunek, berriz, 4.000 biztanle inguru. Atera kontuak!

Garaiko oreretarrentzat gogoangarria izan zen Foruen aldeko manifestazio hura. Eta haren lekuko utzi zuten gure egunetaraino iritsi den oroigarria. Biteri kaleko 2. zenbakiko atariaren gainean, Zumardi kafetegia zegoen alboan, koloreztatutako portzelanazko plaka dotorea dago. Bertan, oraindik irakur liteke: «Viva los Fueros- Viva la Diputación. 30 de octubre de 1904».

Ia 100 urte geroago, 2023ko martxoaren 24an, Euskal Herriko ikastola guztietatik etorritako ia 8.000 neska-mutilek giza-katea egin zuten euskara batuari gorazarre egiteko, euskara batzeko asmoa ontzen hasi zeneko 60. urteurrenean. Koldo Mitxelenaren omenez Zumardian dagoen Hitzen itzala eskulturan hasi, eta eskuz esku Donostiako udaletxe zaharra dagoen Plaza Berriraino iritsi zen euskara batuari gorazarre egin zion katea, Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriarik eta Euskaltzaindiak antolatua. Izan ere, aurten Kilometroak Oreretan ospatuko dira.

Antza, eskualdeko administraziopeko ikastetxeak ere gonbidatuta zeuden giza-katera, baina Hezkuntza sailaren arabera, «ordu curricularretan (eskola orduetan), ez omen dute baimenik ekimen pribatuetan parte hartzeko». Enfin. Gure eskizofreniaren beste kapitulu bat.

Plaza Berrian azken kate-begiak Orioko Herri Ikastolako 3 urteko haurrek osatu zituzten, haiek izan zuten Oreretan hasitako 8 kilometrotako soka luzea helmugara ekartzeko ardura. Plazan Txillardegi, euskara batzearen beste arduradunetako bat, omendu zuten ekitaldi xume batean. Han, Orioko, Beasaingo, Usurbilgo, Donostiako eta beste hainbat herritako ikasleak zeuden, elkarrekin kantuan eta dantzan kolorez bete zituzten bazterrak.

Ipuin moduko batekin amaitu zen saioa. Ipuinean, Txillardegi eta bere lagunek zer egin zuten euskara hain jazarria zegoen garaian kontatu zieten haurrei, beren aitona-amona eta birraitona-birramonen garaian. Amaitzeko eskari bat egin zieten: «Zuek ez itzazue ahaztu Txillardegi eta bere lagunak».

Ehun urtek bereizten ditu bi ekimenak. Zuri-beltzekoa da Foruen defentsan Donostiraino iritsi zen manifestazioaren argazkia. Koloretako argazkia izan da, aldiz, 16.000 esku elkarrekin lotuta, 8.000 bihotz elkarrekin taupadaka Oreretatik Donostiara eramandako aldarriaren argazkia.

Ez gaitezen beti, hainbeste aldiz egin dugunez, huts-hutsetik abia: lur landuan, aiseago ereingo dugu erein behar dugun hazi berria dio Oreretatik Koldo Mitxelenaren eskulturak itzaleko hitzetan. Ez ezazue Txillardegi ahaztu diote Donostiako Plaza Berritik. Euskal Herriko 8.000 haurrek osatu duten kateak elkartu ditu bi ideiak. Bejondeiela!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.