Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Militantziaren izenean, amen

2021/07/15
Arrate Hernandez Oiarbide

Sareak. zoriontasunaren formula: ez espero ezer besteengandik; Ni. Nola egiten da hori, ama?

Asko espero dut. Asko espero dut besteengandik. Gizarteagandik, lagunengandik, bikotearengandik, familiarengandik, ezezagunengandik, agintariengandik, berrikuntzengandik, sortzaileengandik, erakundeengandik. Asko askorengandik. Orobat, kolpe asko jasotzen dut bueltan. Etsipen andana. Eta galdetzen dut: gauzak lasaiago hartu beharko nituzke? Iritziak isildu? Erreakzioak kontrolatu? Sorgin-gurpil horretan kateatuta, sasi hausnarketa batzuek eteten didate zorabioa noizbehinka. Esan gabe doa, normalean, inspirazioak bezala, momentu lasai batean ez beste noizbait harrapatzen nautela. Eta orduan, audio mezu luze bat grabatu ohi diot —bakarrizketa podcast ere izan daitekeen horietakoa— entzuteagatik jada txalo bat merezi duen pertsona horri. «Egitazko pertsonen eskasia bizi degu! Ez dezu uste? Sk tio, zaintza defendatzen dun gehiengoa ez da zaintzailea! Azkenean hobe izango da koraza bat itea! Imajinatu gure harremanen inguruko azterketak itea! Ez zan txarra izango eh! Gehio fijatuko ginakela uste dezu? Bakizu ze? Denbora librea ez da pribilegio bat!».

Kontua da salaketok ez doazela inora, hor geratzen direla noraezean —edo hodeian— galduta; asko jota sare sozialetako argitalpenen batean elkarbanatuko ditugu. Gure ingurukoek badute gure suminduren berri, are gehiago, askotan, erantzule egin ohi dugu erantzule ez dena. Eskala handiagoan, ordea, mutu geratzen gara.

Gauzak horrela, hedabide ezkertiar batek ez ditu kontratu prekarioak gauzatzen, ez gainkargarik ezartzen, ezta ordutegirik gabe lan egitea exijitzen ere. Euskaraz aritzeko esaten digutenek, beren aldetik, ez dute erdaraz hitz egiten, haientzat euskalgintza ez baita lana. Dirua maite ez dutenek ez dute soldata igoerarik eskatzen eta gardentasuna hitzeman zigutenek ez dute azpijokorik egiten. Inork ez du albokoa zapaltzen, inork ez ditu emakumezkoak zenbatzen. Denak zoriontsu bizi gara eta ekologistak, feministak, zaintzaileak eta solidarioak gara. Hori dirudi, behintzat.

Aipatu bezala, ezer agindu ez diguten horiekin izan ohi gara zorrotzen eta ez, beharko genukeen bezala, zerbait agindu digutenekin. Beldurrak kateatuta, nahiago dugu sentitzen ez dugun lausengu bat egin, gure buruarekin zintzoak izan baino, «lana da, ez dago besterik», «militantzia, badakizu» eta gisakoak indarrezko aitzakiatzat hartuta. Hori bai, gero, buelta erdia eman eta oka egin ohi dugu, ezpada zuzenean ukitzen ez gaituen zerbait bada. Orduan bai, nahi adina harrabots sortuko dugu, jende uholde batez —eta like-ez— ondo babestuta betiere.

Gauza gutxik emango didate jarrera horrek ematen didan bezainbesteko amorrua. Horrexegatik, zutabe hau hasieratik amaierara arte irakurri baduzu, mesedez, ez bukatu esanez: «Dauena xauk!».

 

IRAKURKETA ERRAZEAN

Duda egiten dut batzuetan. Agian gauzez gehiegi kezkatzen naizela pentsatzen dut.

Kezka horiek familiakoei eta lagunei kontatzen dizkiet. Eta haiek ere kontatzen dizkidate niri beraien kezkak.

Gainera, batzuetan, errua botatzen diet eta familiakoekin eta lagunekin haserretzen naiz. Baina beraiek ez dute errurik ez didatelako ezer prometitu.

Uste dut promesa bat egiten duenak bete egin behar duela. Promesa betetzen ez badu, normala da haserretzea. Gainera, bete ez duen promesa hori esan egin behar da. Bestela, errepikatu egingo da.

Adibidez, lanean, zure eskubideak betetzen ez badituzte, esan. Zuri zerbait esan eta kontrakoa egiten badute, esan.

Zuk bezala pentsatzen duen norbaitek gustatzen ez zaizun zerbait egiten badu, esan.

Baina ez gara ezer egitera ausartzen beldurtuta gaudelako.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.