Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Lanarekiko atxikimendu falta

Eider Perez Adeletx
2021/09/16

Lanarekiko atxikimendu falta ikaragarri handitzen ari zait, baina batere ez nau arduratzen horrek. Esaldi hori Unidad Alavesaren kanta baten letratik ateratako esaldi bat da. Eta, aldi berean, iraileko lehen aste honetan buruan dabilkidan egia bat. Ezin dut lanera joan. Ez diot lanari dagokion ardura eman nahi. Uztaileko lan kargaren mamua oraindik bizirik dago, uda dibertigarri bat erditik igaro den arren, ezin dut iraila reseteatu. Zuetako norbaiti berdina gertatzen zaio? Esan baietz, mesedez; konplizitatea behar izaten da horrelakoetan.

Ordenagailuaren sagua eskuan hartuta errepasatu ditut uztailean bukatzeke geratu zitzaizkidan Excell-eko zerrendak. Bero egiten du kanpoan eta bulegoan gehiago. Laneko mahai gainean dudan Nestea lataren zulora euli bat hurbildu da eta atentzioa galdu dut berriz ere. Youtube ireki dut kaskoetatik abesti bat entzuteko eta tupperrean ekarri ditudan haragi-boletan pentsatzen jarri naiz, goizeko hamaikak dira, baina ezin naiz kontzentratu; eta orain bazkaltzen badut? Eulia nire kopetan jarri denean bueltatu naiz ideien mundutik. Segi lanean, hasi lanean.

Gustuko lanak daude, langilea nekatzen duten lanak, makinariaz betetako lanak, bizi osoan amesten diren lan idilikoak, taldean egiteko lanak, halabeharrez bidaiatzea eskatzen duten lanak, sormena merkantilizatzen duten lanak, haztera eta gozatzera zaramatzaten lanak, apalak autonomoen fakturez betetzen dituzten lanak, beltzean ordaintzen direnak, prekarioak ere demasa, gauekoak, egunean bederatzi ordu sartzera behartzen zaituztenak, lagun onenek ematen dizkizuten lanak…

Ziur nago lanarekiko atxikimendu falta askotan ez dela egiten dugun lana ez zaigulako gustatzen. Nekeak eta erritmo geldiezinak sortzen duten arbuio sentikor bat besterik ez da. Lan egin nahi genuke, baina bizi-lasaitasun egonkorrago baten babespean, ezta? Egongo dira nonbait beren lanera joateko egunero pozez txoratzen esnatzen diren beharginak.

Pixka bat gehiago kostatzen zaigunontzat, ihesbide gisa otu zaidan gauzarik onena berridazketa hau da: ordenagailuaren sagua eskuan hartuta errepasatu ditut uztailean bukatzeke geratu zitzaizkidan Excell-eko zerrendak. Ahoa freskatu eta goxatzeko Nestea latarekin batera erosi ditudan gerezi eta gailetak elkarbanatu ditut nire lankidearekin kontu-kontari. Youtuben gorputza dantzan jartzeko moduko abestitzar hori jarri dut eta lan-mahaiaren gainera igo naiz dantzan paperak airera bota ditudan bitartean. Kar, kar, kar… Azken hori gezurra da, fantasia gehiegi. Esan dezagun eulien modura jarri naizela dantzan. Arratsaldean zer egingo dudan erabakiko dut Excell-a amaitu eta haragi-bolak bulegoko leiho bazterrean jango ditudan bitartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.