Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Eta segi

Arrate Arozena Mujika
2022/12/16

Galduta. Halaxe ibili naiz azken hilabeteotan. Nork beretik baino besteren begietatik ikusten saiatzen, hari bat josi bitartean galduta.

Azala hautsi izenekoa izan zen lehena. Kalera atera orduko, lehen artikulu hori ikusi zuen pertsona bat hurbildu zitzaidan. Aldizkarian azaltzen zena ni ote nintzen galdetuta, baietz erantzun nion. Segidan irakurri ote zuen bota nionean, ezetz, irakurri berak ez zuela egin esan zidan. Gaztelaniaz aritu ginenez, euskaraz ez zekiela ondorioztatu nuen. Segundo gutxira, eta burumakur, hala aitortu zuen.

Dabilenak ez du jakiten noiz agertuko zaion harrapatuko duen ideia. Beretik baino, besteengandik datorren arnas txikia izan daiteke. Eguneroko harremanetan eraikitako gertakariak, hauspo bihurtuak. Eta horretan saiatzen da. Ikusezinak diruditen ahotsak, edota hotsik ez duten begiradak, irudietan, doinuetan, materialetan edo hitzetan gorpuzten. Gozarazten. Eta ahal dela, jasotzailea probokatzen.

Ez du jakiten ere probokazio horiek nork jasoko dituen. Nork irakurriko dituen bere hitzak. Euskarazko aldizkari edo egunkari batean idazten duenak, halere, jakin badaki irakurleak ezinbesteko baldintza bete behar duela: euskara ulertzeko gutxieneko gaitasuna. Baina, ez da nahikoa. Ohitura eta gogo kontua ere bada. Informazioz eta estimuluz gainezka gabiltzan honetan, etengabeko hautuak egiten ditugulako. Alperrik galdu nahi izaten ez dugun segundo bakoitzarekin gure ohituren algoritmoa osatzen dugulako.

Hortaz, halako batean probokazioan erorita, mozkorraldi on baten ajearen erdian zaudelako edota hego haizeak jota barneko harra mugitu zaizulako, eskuartean duzun euskarazko artikulua irakurtzera iritsi bazara, sorioneku zu!

Eta adi! Ez da papera zuri hitz egiten ari dena. Goiko argazkian dagoen hori da. Beretik harilkatu dituelako inguruan jasotako gertakariak: euskaratik kulturara, lurruntzetik gorpuztera, zaurgarrienen begietatik herritartasunera.

Eutsi ba, eutsi egindako pausu txiki horri. Zureganako bidaia besterik ez da eta. Gogoetak, bizipen txikiak, oroitzapenak, etorkizunerako bidezidorrak, komunitate baten ikuspegiak, edo bakardadean azaleratutako intimitateak, besteen usteko ezinak, norberaren egonezinak, goitik datozen agindu arrotzak, behetik gorako izerdiak, buruhausteak, minak eta pozak, burmuinak astintzeko ezusteko ateraldiak. Denak topatuko dituzu inprimatutako hitzetan.

Azala hautsi izan zen niretzat lehena. Eta segi, oraingoz, azkena. Haria topatu bitartean galduta ibili naiz maiz azken bi urte hauetan. Baina argitaratu den artikulu bakoitzeko irakurleren bat hurbildu zaidanean pozez eta esker onez jaso ditut bueltan etorritako hauspoak.

Eta puntu.

Eta segi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.