Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra
IRITZI EMAILEAK. ARRATE AROZENA MUJIKA.

Azala hautsi

Arrate Arozena Mujika
Errenteria-Orereta
2021/02/04

Hala esan zidan alabak txikia zela erori eta hankan urratua egin zuenean: «Ama, azala hautsi zait!».
Nork beretik hitz egitean berezko dituen erreferentziak ahoratzen ditu. Haurrek oso ageriko egiten dute hori. Azala, azalaren kontra. Ikusi, usaindu, ukitu, dastatu eta sentitu; xurgatu ahala ikasitakoa askatzen dute, erreakzioen zain. Sormen handiz, jolasean. Eta hori hizkuntza jakin batean. Ama hizkuntzan, hizkuntzaz erditzen garelako.

Euskara da nire territorio libre bakarra. Eta euskara, irakurle, batzen gaituena. Guk osatzen dugun lurraldea baita euskara. Horregatik, ezinbestean orri hauetan lehen hitzak hizkuntzari eskaintzea dagokit. Eszenatoki libre horretan azalak eta izanak bat egiten jarrai dezan.

Izan ere, norbanakoek oinarri sendoa izatea ez da nahikoa. Kasurik onenean ere, gure haurrek etxean, ikastolan hasitako bidea jarraitzeko inguruan euskararen presentzia txertatua izatea beharrezko dute. Euren munduaz harago dagoen ingurua. Etengabeko estimuluez osatutako mundu aldakorrean, azkar zabalduko baitzaie errealitatea; hizkuntza pixkanaka aberastuko dute, eta hizkuntza berriak ikasi. Gurean ezinbestean; gaztelania edo frantsesa menderatzeraino. Zein hizkuntza erabili, hor dago gakoa. Hizkuntzak egiten gaitu gu eta guk egiten dugu hizkuntza.

Baina euskaraz erditutakoak ez dira nahikoak. Helduak nagusi garen bizitokian hiztun euskaldunak edonon izateak bermatuko du lurraldearen izana. Euskaltegietan euskarara hurbildutako hiztun berrien geroa euskaraz izan dadin, baina, urtean zehar ekintza sinboliko soiletan parte hartzea ez da nahikoa izango. Hiztun horiek, egunerokoan erreferentziazko sarea mantentzeaz gain, beharrezkoa izango dute jendartean modu eroso batean erabiltzeko aukera bermatua izatea.

Horregatik, urrunagotik etorritako hanburgesa, plastiko eta ketchup usaina duen estetika hutsezko mezu inbaditzaileen kutsua gailentzen ari zaigun unean, euskarak ausardiaz jokatzea behar du. Edota mundu osotik etorritakoak bizilagun ditugun garai honetan kulturartekotasunean bizi ahal izateko euskarak hizkuntza oso baten estatusa behar du. Nekez mantenduko du bere lurraldea, bestela.

Eta horretarako herri hau osatzen dugun norbanako, eragile eta erakunde guztiek badugu oraindik zer egina: gurean eta guretik erditutako eskaerak eta elkarlanak, ekintzez mailakatutako helburu eta planak, eta bereziki, betebeharrez artikulatutako asmo politikoak gauzatzea. Sormenez beteriko neurriak. Azalekoak ez direnak. Azala hautsiko dutenak.

Eta azkar baino lehen. Zauria gehiegi gaiztotu baino lehen?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.