Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Udaburuko suak

2022/07/11
Garazi Ugalde Pikabea

«San Juan, San Juan eldu da,
sorgin begia galdu da
galdua bada, galdu bedi:
sekulan agertu ezpaledi».


Halaxe dio euskal kantutegiko kanta herrikoi batek. Udako solstizioa igaro berri dugun honetan, janak dizkiogu egutegiari urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena. Gainetik salto egitearekin batera, bota ditugu sutara gaitzak, azken ikasturteko apunte zaharrak, emozio astunak eta bestelakoak. Utikan denak! Erre daitezela behin betiko San Joan bezperako garretan. Birsortu gaitezen errautsetatik. Ibil gaitezen hanka-hutsik goizeko ihintzetan.

Solstizioek naturaren eta bizitzaren zikloarekin lotzen gaituzte nolabait. Kultura askotan ospatzen da suaren bitartez eguzkia gurtzen duen errituren bat, sua indar babes-emaile eta birsortzailea baita. Gure inguruko herri eta auzoetan ere ohitura zaharra berpizten jarraitzen dugu urtez urte. Kuriosoa egiten zait nola hartzen duten zentzu betea halako errituek gure bizimodu azkar eta frenetikoaren erdian.

Gizakiak gizaki denetik egin izan ditu taldean aldiro antzera errepikatzen diren adierazpen sinbolikoak. Berdin balio dute San Joan bezperako suak, lagunarteko poteoak, ostiraletako elkarretaratzeek, ezkontza-ospakizunek edota udako gaupasek. Zer egingo ote genuke zeremoniarik gabe? Halaxe, bada, sartu gara udan eta estreinatu dugu herri eta auzoetako jaien segida luzea, gogo biziz estreinatu ere, aurreko urteetako lehorte behartuaren ondoren. Gazteenak hor ibiliko zarete su eta gar parranda-maratoiaren errodajea egiten, denboraldi oso bat duzue-eta aurretik festaz festa anekdotak eta ajeak pilatzeko. Akelarreetarako garai aproposa izaki udara.

Urtaroz beste egiterako bizi izan ditugu, baita ere, ekainean inoiz erregistratu izan diren tenperaturarik altuenak. Horrelako zerbait izan behar zuen infernuko labeak, izatekotan. Ezertarako gogorik gabe utzi gaituzte hogeita hamapiko graduek, artikulu hau idazteko ideiak ere urtu beharrean. Egun gorienak ahalik eta ongien pasatzen ahalegindu gara: zorte pixka batekin autoan edo etxean aire girotua jarrita; bestela, onen-onenean, erreka-zuloan freskatuz edo gauetan kalean denbora-pasa. Bistan da gorputzak ez ditugula halako hozberoetara ohituta.

Beroaldi betean, suteak piztu dira han eta hemen Nafarroan. Majo kiskali dira, soro eta baso, 10.000 hektareatik gora, eta, ondorioz, hainbat herritako bizilagunak ebakuatu behar izan dituzte. Klima-aldaketa hatz-mamiz ukitzen ari gara, eszeptikoenek ere onartu beharko dute azkenerako.

Planeta berotzen ari zaigu, horratx errealitatea. Lurraren 4.500 milioi urteko historian tenperatura-aldaketek gorabeherak izan dituzten arren, berezko joera azkartu egin dute gizakiak atmosferara isuritako berotegi-gasek. Lurralde asko beroago bihurtzen ari dira, beste batzuk hotzago edo lehorrago edo hezeago, horrek tokian-tokian dakarren guztiarekin. Kalte konponezina nabaria da dagoeneko lehen ere muturreko klima zuten herrialdeetan. Hondamendi klimatikoen ondoriozko desplazamenduez eta errefuxiatu klimatikoez hitz egiten hasiak gara. Gustatu ala ez, klima-larrialdia gure garaia definitzen duen krisietako bat da eta izango da.

Udaburuko suetan azkena, berriz, bihar bertan piztuko da. Euskal Herria eta Katalunia lotuko dituen argi-lerro batez jantziko dira Pirinioak gauean, alderik alde 300 gailurretik gora argiztatuz. Autodeterminazio-eskubidearen aldeko erronka kolektibo historikoa izango da, eta irudi ikusgarriak uztera dator: ilusioz piztutako milaka txinparta eta oztopo antidemokratikoen aurkako sugar bizi-bizi bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.