Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hitzordu bat

Iraitz Mateo Gogorza
2023/05/26

Beranduegi izan daiteke hau irakurtzen duzunerako. Hitzordua pasata egon daiteke, eta ezerk ez du leku edo garai batera beranduegi iristeak ematen duen bezainbesteko amorrazioa ematen. Zenbatetan egin duzu topo ikus-entzungo zenukeen kontzertu/antzerki/hitzaldi/topaketa… baten kartel edo agendarekin behin pasa ostean? Eta amorrarazi zaitu horrek, espero dut kasu honetan beranduegi ez izatea.

Lagunengana berandu iristeko ohitura txar barneratu bat dugu, aitzaki eta irri artean «oiartzuarron puntualidadia» esaten dugu, baina hori ez da inongo puntualtasuna. Iruditzen zaigu ez dela ezer gertatzen lagunengana hamabost minutu berandu iristen bagara, hamazazpigarrenean gure zain egongo direla badakigulako. Lanera ere iritsi izan gara bost minutu berandu, errepidea autoz beteta zegoela esango dugu, edota ez zegoela aparkatzeko lekurik, aitzakia errealak dira, baina badakigu etxetik hamabost minutu lehenago aterako bagina garaiz iritsiko ginatekeela, ez genukeela aitzakiarik eta aitzakia errealik jarri beharko. Baina goizeroko patxadak eta beti zutik erortzearen zorteak erakarpen gaitasun handiegia dute.

Heldu gara zita batera berandu, propio, lehena iristeak ekar dezakeen ardura gainetik kentzeko, oraindik ikastetxeetan ez baitigute itxaroten ikasten. Zertarako ikasi itxaroten beti batetik bestera korrika eta erritmo frenetikoz ibili behar badugu? Ez dago itxaroten egoteko astirik, eta egia da, baina horren aitzakian ezin dugu beti berandu iritsi.

Lan elkarrizketak ere hitzordu garrantzitsuak izaten dira. Gustatzen zaigu puntual iristea baina ez puntualegi, abiatzen gara ordu erdi lehenago tokia zein den jakiteko, Google maps-etaz oraindik gehiegi sinesten ez dugun ateoren batzuk bagaudelako. Baina ez dugu hamar minutu lehenago bulegoko atean egon nahi izaten, horrek gure egonarri eza sala ez dezan. Puntual iristen ahalegintzen gara, momenturako, gure erronka pertsonalak garrantzitsuak direlako denboran ere.

Hitzorduak jartzen ditugu bileretarako, lehendabizikora garaiz iritsiko gara, baina aste berean agendan hiru bileratik gora jartzerakoan… Garrantzia galtzen dute bileren hasiera orduek ere, eta ahal bezala iristen gara, beti ailegatzen gara, ordea, eta atea zeharkatzean desiatu ohi dugu guri interesatzen zitzaigun gaiaz oraindik ez zutela hitz egingo, baina akaso beranduegi iritsi gara, arriskua hartzearen ondorioak.

Hitzorduetara garaiz iristea ere zaintza da, parekoarekiko zaintza. Garrantzitsuak diren eta ez diren hitzorduekin markatzen dugu, ordea, agenda, eta sarritan nahasten gara fosforito kolorezkoak eta arkatzez apuntatutakoekin. Maizegi nahasten ditugu, ordea, hierarkia horretan zeintzuk diren ezinbestekoak eta zeintzuk ez.

Ohiko joera badu hitzorduak, zerrendaren behealdera eskapatzen zaigu, edo aspergarri itxura hartzen badiogu ere berdina gerta daiteke. Baina badira norberarentzat edo kolektiboarentzat ezinbestekoak diren hitzorduak.

Eta hori da (espero dut zuk aditza iraganean deklinatu beharrik ez izatea) maiatzaren 28an hautestontzietan daukaguna. Egon zaitezke batzuen hauteskunde kanpainako marmarrez gogaituta, edo irudituko zaizu lau urtean behineko hitzordu errepikakorra. Baina kontua da, uste duguna baino gehiago dagoela jokoan. Maite dugun Oiartzun erabakitzeko, maiatzaren 28an hautestontzietara jotzea beharrezkoa da. Gure bizitzak duintzeko, gure herria irisgarriagoa eta hobea bihurtzeko, guztiok maite dugun Oiartzun eraikitzen jarraitzeko. Hitzordu garrantzitsua da igandean daukaguna, apuntatu dezagun fosforitoz. Ez gaitezen damutu beranduegi joan izanaz.

Nik ez dut zalantzarik, ez dut hutsik egingo. Eta puntuala izango naiz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.