Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Paseoen  iraultza

Iraitz Mateo Gogorza
2024/09/19

Trekkin oinetakoei bigarren korapiloa egin, ilea motots altu xamar batean bildu eta «piriiiii pi» entzungailuak konektatuta, prest da osteguneroko mendi buelta egiteko. Kosta zitzaion bere asteroko errutinan ibilalditxoa txertatzea, baina jada pozik lotzen ditu zapatilak. Etxetik oinez abiatzen da mendi aldera, eta argi polita dagoela iruditzen zaionetan bere Instagrameko jarraitzaileek ere jakiten dute non ibili den, Stravakoek ez, kilometro gutxitxo egiten ditu bertan postureatzeko; komunitate bakoitzak bereak dituen bezala, sare sozial bakoitzak ere bere kodigo eta arauak ditu.

Lanean eserita pasatzen dituen orduak konpentsatu asmoz hasi zen asteroko paseoekin, eta ideiak ordenatzeko balioko ziolakoan jarraitu zuen. Ingurua ezagutzeko ere baliatuko zuenaren ideiarekin ere berretsi zuen bere erabakia. Guztia zen abantaila, aire libreko oxigenoa biriken barneraino sartu, gorputzeko zikinkeria izerdi bidez kanporatu, naturarekin konektatu eta buruari atseden labur bat eman, ezertan ez pentsatu edo «denbora dudanean pentsatzeko gauzak» karpetako ideiak lantzeko.

Engantxatuko zela esan zioten lagunek, berak ere halaxe errepikatu zion behin baino gehiagotan bere buruari. Bidegorria beti dago beteta. Udan erraza zirudien, eguzkiak ere belzten zion azala eta mugikorreko aplikazioaren arabera soberan zituen kiloak ere galduko zituela sinetsi zuen. Win and win, antza. Eguraldia kaskartzean, ordea, gero eta gehiago kostatzen zaio. Norbere buruarekin izan behar omen da fidelen, baina askotan, autokonpromisoari eustea izaten da zailena, hedabideetako kiroletako ataletan konstantzia eta diziplina deitzen dioten horri.

Gorputzari eta buruari entzuteko ariketa polita izan zitekeen, asmo horrekin egiten zuen asteroko zita, bederen. Baina azken boladan ia trekkinak janztea baino garrantzitsuagoa zaio entzungailuetatik barrena zarata jartzea, bere burua isiltzeko, akaso.

Eta lurrera begira ia arnasestuka zegoela hara non entzun duen Nerea Ibarzabalen ahotsa, Nafarroa Arenako azken agurrean: «… Erretako mundu honek sarri saltzen digu kea/ guztia denean bortxa, presa ta diru trukea/ ekintza iraultzaile bat da elkarri entzutea».

Amaierarako ordurik gabe oinei eta buruari ibiltzen uztea da onena, presarik gabe, eta batez ere, paseoak hobeak dira konpainian. Entzungailuak momentu batez kendu eta egin dezagun iraultzailea den ekintza xumea: entzun diezaiogun elkarri.

Ahalik eta interferentzia gutxienekin pentsatzeko, kontatzeko eta entzuteko bidea izan zuen paseoena orduz geroztik, eta gertukoenekin horixe egitea maite du, paseatu. Hurrengo altxamendua prestatzen dutenerako jada badu izena: paseoen iraultza. ■

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.