Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gure bazterrak

Iraitz Mateo Gogorza
2024/05/29

Elizaren goialdea dela esango nuke, bertan ageri da Josefa esnea partitzen. Astero izaten dituzten hizketaldiak errepikatzen ditu gutxi gora behera, etxekoak ondo daudela eta behiak are hobeto, punta-puntako produktua dela beraiena. Zaintzaz arduratzen da batez ere Josefa, etxekoen zaintzaz lehendabizi, senarraz, umeez, senarraren guraso edadetuez eta abereez. Bizitzen jarraitzeko hori omen patua, guztiek ongi zainduak egon behar dute, bakean behar du baserriak, bestela, esnerik ez, eta ondorioz, ogirik ere ez. Erosleak ere zaindu behar izaten ditu Josefak kalera igotzen denean, bati lehengo astean gaixo zegoen semea zer moduz dagoen galdetzeaz gogoratu, besteari ezkondu berri zaion alabaren soina goraipatu. Eta guztiei irribarre egin, eta eskerrak eman, datorren astean itzul daitezen.

Hiru ume ageri dira Oiartzungo plazan. Zabala iruditu zait plaza, handia, auto batzuk ere badaude, eta ez dago egun dagoen laukietan asfaltatutako lurrik. Aske dirudite hiru umeek, harrapaketetan jolasten ariko dira, korri egiteko aski leku badago eta; tarteka klaxon hotsak sumatuko dira, erretxindutako gidariek baztertzeko oihu eginez. Udaletxetik hasi eta ia Urkaberaino ikus daiteke bidea, bide zabala, kale eta eraikin gutxikoa. Kanpaikadak kontatzera behartuta daude haurrak, orduero egiten diote elkarri shhhhh eta zazpi aldiz entzuterakoan etxera joan behar dutela badakite. Batzuetan despistatzen dira, eta horrelakoetan, lanbro batek estaltzen duen tabernako barraraino joaten dira, ordua galdetzera. Eta haien aitak bertan badaude, negoziatzen saiatzera. Beti da zaila bi aldeak ados agertzea negoziazio batean, are zailagoa mahaiaren alde batekoak hankak zintzilik baditu aulkian esertzerakoan.

Tranbia geltoki batean bi herritar. Arragua omen da, baina ez du oraingo geltoki urdin eta kristal garden modernoaren itxurarik. Lanera joango dira bi herritarrak, Donostiara heltzeko bide zuzen eta laburrena tranbia hartzea da, bertatik ikusiko dute nola aldatzen den paisaia. Mendiak atzean utziko dituzte, eta pixkanaka gero eta etxe gehiago ikusi, kolore berdea halere, ez da beraien paisaiatik desagertuko. Eta ikusten ez badute ere, itsaso usaina sumatuko dute, edo hori izango da itzuleran kontatuko dutena, behintzat.

Landetxen nengoen Zaintzadik antolatutako argazki zaharren erakusketan, ezjakintasunaren aurrean beti izan dut istorioak asmatzeko joera, eta argazki zaharretatik abiatuta egitea ederra da. Horixe egin nuen. Hor nenbilen nostalgia betean, garai hartako paisaiak eta herritarren bizimodu lasaiak goratzen. Baina belarriak jarri zizkidan hankak lurrean. Ama-seme ezagun batzuk zeuden erakusketa ikusten, sumatzen nuen adineko ama semeari kontatzen nola esne saltzailea halakoren ama zen, eta argazkiko etxe hori bestearena. Izen guztiak ongi akordatzen ez bazituen ere, asmatzen zuen nor zen nor azaltzen. Ezagutza horrek ere eraman ninduen nostalgiara, jada ez dakigu horrenbeste gure inguruaz. Baina burbuila eskuetan nuela lehertu zidan bat-batean entzundakoak: Bai itsusia zela leheno Oiartzun, oain askoz politto do! Eta orduan jabetu nintzen bizi gabekoak goraipatzeko dugun joeraz, egungoa eta gurea behin ederra izan zenaren hondarra besterik ez denaren ideia hori zenbateraino dugun erraietan. Eta biak bizi dituztenei entzutea ez dago batere gaizki.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.