Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Oporretan ere, on

2022/09/08
Lierni Hernandez Oiarbide

Bakantzekin batera iritsi da urte hasieratik itxaroten ari ginen bidaiatxoa. Banoa boluntario bezala Atzegiko kuadrillarekin oporretan. Edonork esango luke jai egunak errutina alde batera utzi eta deskonektatzeko direla, baina nik oporretan egoteko ez dut urtean zehar momentu ahaztezinak biziarazten dizkidaten pertsonengandik urruntzeko beharrik. Alderantziz, urteroko data garrantzitsu bat kontsideratzen dut Atzegiren bidez egiten dugun egonaldia; kuadrillan elkarrekin astebetez gozatzeko zita da. Hori bai, begirada beti martxan: saihetsezin egiten baitzait hainbat gauza ikustea.

Sei orduko bidaiaren ondoren, iritsi gara hotelera eta jendea konturatu da hor gaudela. Ez oihuka sartu garelako, baizik eta taldeko aniztasunaz jabetu direlako, gainontzekoengandik desberdin ikusi gaituzte. Batek baino gehiagok egin du ezikusiarena, badirudi, hanka sartu baino lehen hobe dela isilik egotea. Harrerara jo dugu check in-a egitera eta bertan dagoen langileak ere irribarre txiki bat egin eta listua irentsi du. Zuzenean gugana (boluntarioongana) jo du, baina saiatu gara ahotsa taldekoei ematen, NA eskatu badigute, haiek eman zezaten, adibidez. Eta harrerakoa lasaitzen joan da, sumatu dugu lehen kontaktu horri esker ulertu duela gainontzeko bezero guztiekin bezala komunikatu daitekeela gurekin.

Finkatu gara hotelean, ikusi dugu non dauden gelak, buffeta, taberna, animazioa… eta piszinara joan gara afaldu baino lehen pixka bat freskatzera. Astebetez hoteleko espazioak konpartituko ditugunez, taldeko bat hasi da jendea agurtzen eta orduan hasi dira ingurukoen erreakzio deserosoak: begiradak zeharka ala zorrotz; bizkarrean zaplada txikiak; algara lotsatiak; begiraleoi keinu konplizeak… Uste dut politikoki zuzenak izan nahi dutela, nola egin jakin gabe.

Zerikusirik ez hirugarren egunetik aurrerako erreakzioekin, ederra da ezberdintasuna ikustea: gugana gerturatu dira zer moduz gauden galdetzera, hoteletik kanpo paseoan agurtu gaituzte, opariak egin dizkigute, piszinako waterpolo partidan jokatzera gonbidatu gaituzte gainontzeko gazteekin batera… Eta bat-batean konturatu naiz pertsonen alde ona atera dugula, pertsonen alde eskuzabala, irekia eta lagunkoia. Distantzia sozial bat markatzetik, interakzioak izateraino.

Hala ere, dena ez da hain ederra izan eta inkontzienteki egiten diren hainbat jokabide ikusi ditugu, horiek bai hautematen eta aldatzen zailak. Hotelean dantzaldia geneukan egunero eta gure plan gogokoenetako bat da gerriak mugitzea. Jende asko zebilen pistan dantzan eta gu ez ginen gutxiago izan, baina momentu batetik bestera gure dibertsioa haien showa bilakatu zen. Taldeko bat edo beste grabatzen saiatu ziren, ezagun bat gogorarazten zien aitzakiapean. Eta orduan pentsatu dut: zenbateraino senti gaitezke boteretsuago, desberdin begiratzen dugun pertsona baino.

Emozio eta bizipen koktel baten ondoren, bagoaz etxera bueltan eta, denetik bizitu dugun arren, satisfazioa da nagusi. Harro gaude ondo pasa dugulako eta gogotsu gaude etxera iritsi eta dena kontatzeko. Harro gaude irakaspenak banatu ditugulako eta bati baino gehiagori on egin diogulako. Ahaztu gabe denon ardura dela oporretan egonda ere klik egitea, on moduan jartzea. Azken finean, bizitza anitza dela ulertzen dugu, eta horrela ederragoa eta errazagoa da dena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.