Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bideak eta amildegiak

Olatz Mitxelena Larreta
2023/10/03

Bizitzak zer ibilbide egingo duen ez dugu jakiten, eta eskerrak. Ez dakigu zer aukera sortuko zaigun, zer zailtasuni egin beharko diogun aurre, zer zulo topatuko dugun, zer leiho zabalduko. Bidean goazela hartzen ditugu erabakiak, aurrera egiteko zein pausorik ez emateko –ez egitea ere erabakia da–. Ibilian egiten dugu bidea.

Badira ahalik eta zailtasun gutxien izate aldera, arriskuak –edo arrisku iruditzen zaizkien horiek– saihesten dituztenak. Beharbada aukera sorta handi bat uzten dute alde batera. Seguruenik. Badira beti beste leiho batzuk zabaltzeko usainean ibiltzen direnak; aurpegia haizetara; noiz hotz, noiz epel. Eta bi muturren artean ibiltzen gara seguruenik gehien-gehienak, batzuetan pausorik ez ematea erabakita, beste batzuetan aukeren bila ikusmiran, aldaketa handiren bat ekarriko lukeen bidegurutzearen aurrean zalantzan tarteka.

Maite ditut bidegurutzeetara gogotsu hurbiltzen direnak; bizitzari, aldian-aldian, galdera ikur bat jartzen diotenak; basamortu zirudien horretan bide bat marrazten dutenak, zubi eta pausaleku. Bidea egitea sortzea izan ohi da askotan. Neketsua, sarri. Amorragarria, inoiz. Bide berri bat sortzeak berarekin dakarrelako lehenagoko bide batzuk, gure bizitza definitzen zuten horiek, bertan behera uztea. Bide berriak urratu ahala urratzen dugulako geure burua ere. Gehiegi, batzuetan. Zauria egiteraino. Min hartzeraino. Gerta litekeelako hartutako bidea zapuztuta geratzea. Bidea bera baino zapuztuago, gu. Eta inongo bidetan, sarri zapaldutakoetan zein asmatu berri direnetan, inon ez da izaten zauria sendatzeko atsedenleku egokirik. Zauria zauri delako eta zauri izaten jarraitu nahi duelako. Beti ematen duelako min; alde batera jarri, edo bestera, edo bestera; beti uzten gaituelako beste alde baten faltan. Egia da zauri-gune deseroso-desegile-deskuidatu horiek ere izan daitezkeela hala berean beste aukera batzuetarako sorleku. Min-lekuak izango direla berriro ere sorgune. Gaixoaldi bakoitzetik indartsuago ateratzen garela zioen Nietzschek. Baina hori, izatekotan, mina pasatakoan izango da. Eta asko okupatzen du minak. Luze.

Maite ditut bidegurutzeetara gogotsu hurbiltzen direnak; maiteago, ingurukoentzat bideak urratzera joaten direnak. Gehienok amildegia ikusten dugun horretara eskuzabal hurbiltzen direnak. Pauso-zabal. Horiei ere gerta dakieke, ordea, bidea zapuztea; seguruenik, beren burua zapuzteaz gain ingurukoenak ere zapuztea, eskuzabaltasuna zapuztea, zubiak eta pausalekuak zapuztea, inguruko geografia guztia zapuztea; bide-zapuzte soila zirudiena lurrikara bihurtzea. Gehien-gehienok harrituta eta ulertu ezinda geratzea, bidea irudikatzen ez dugunok ez dugulako irudikatzen haren galera ere. Zauri handi bat basamortuan. Basamortua are basamortuago. Amildegi bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.