Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Amuarrainen zabarkeria

Olatz Mitxelena Larreta
2024/01/02

Amuarrainak korrontearen kontra nola, halaxe bizi gara; ur laster, ur uher, ur jauzi: kontra. Borroka txiki edo handiagoz betetzen zaigu bizitza. Ez dakit aukeratu egiten ditugun, edo etorri egiten zaizkigun. Uholdeka. Lekuak, garaiak, azalak, taldeak, gorputzak ematen dizkigu, txiki edo handi, bat baino gehiago normalean. Heldu egiten diegu normalean. Harrapatu egiten gaituzte normalean.

Euskal Herrian bizi garenetako batzuek euskara dugu borroketako bat —ez txikia—. Eta euskarari berari lotuta, bat baino gehiago, aukeran: ofizialtasuna, biziraupena, erabilera, administrazioaren babes falta, administrazioaren erasoak, zuzentasuna, aberastasuna… diglosi egoeraren aterkipeko mila itxura. Beste tasun bat gehitu nahi nieke nik lehendik daudenei —beste borroka bat—: txukuntasuna.

Bizia duen orok bezalaxe, erabiltzen den orok du lege moldatzea, aldatzea, gastatzea; eta gainerako hizkuntzen moduan, euskara ere aldatu da eta aldatzen ari da —eta eskerrak!—. Aldatu du lexikoa, moldatu du sintaxia, ari da aldatzen intonazioa, jarrai dezala moldatzen morfemak. Baina gauza bat da ibiliak berak dakarren urratua, eta beste bat, utzikeria, zabarkeria. Eta uste dut narrastuta gabiltzala azkenaldian euskaldun asko: koipe orban bat galtzetan, zuloa kamisetan. Porque euskarazko hitzekin ari gara gaztelaniazko formetan sartuta, a lo Lazkao Txikik behin esan zuen bezala, en plan gazteleraz ariko garela noizbait euskaraz ari garelakoan; si berdin du, pentsatuko du batek baino gehiagok, es que ezin dugu aranatar-garbizale-puritano batzuk bezala bizi. Pues ez du berdin. Ez baita esaldiaren hasieran edo tartean gaztelerazko hitz bat sartzea; ez baita zuhaitzaren partez arbola esatea. Da gazteleraren ordenan esatea —geratzen da arraro—, da gaztelaniazko intonazioz ahoskatzea —eskerrikásko, independéntzia, Olentzéro—, da gaztari mohoa ateratzea lizunaren partez, da gazteleraren egituretan sartzea —bihar tabernan, zer, zortziak eta laurden, edo zortzi t’erdi? Ebaki eta kafesne, beti bezala? Eskuan kafearekin itxoingo dizut—.

Amuarrainak korrontearen kontra nola, halaxe bizi gara. Hizkuntza txukun mantentzeko aukera ez dakit zenbat luzatu ahal izango dugun, ez dakit zer berme duen; ez dakit zehazki non dagoen moldatzearen eta utzikeriaren arteko muga ere. Korronteari kontra egiteak bizi gaitu, ordea, eta, beraz, eustea dagokigu, pixka bat gehiago, ahal dugun neurrian, jakinda beti ariko garela zerbait galtzen. Bizi garen artean, zapatak urratuta izango ditugu eta ur laster, ur uher eta ur jauziek eragindako marka bat edo beste gorputzean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.