Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Ez-lekuetan barrena

Olatz Mitxelena Larreta
2023/11/03

Badira inora ez garamatzatela jakiteko ibili behar diren bideak. Joseba Sarrionandiak esan zuen. Badira nora garamatzaten jakin gabe ere, ibili behar diren bideak. Batzuetan garrantzitsuena ibiltzea bera delako: aritzea; ez duelako inporta helmugak; ez delako garrantzitsua noraino: norantz eta non, baizik.

Hala definitzen dute gaur egungo pentsalariek utopia (u-topia, ez-lekua): errealitatea aldatzeko egiten dugun bidea, statu quo-aren ukoa, egunerokoa eraldatzera eramaten gaituen hausnarketa. Prozesua. Tomas Morok 1516an sortu zuenetik, beste bide bat hartu du kontzeptuak, eta jada ez da gizon-emakumeak zoriontsu bizi diren uhartea, gizarte-antolaketa eta legedi idealak dituena, perfektua. Honezkero ikasi dugu paradisurik ez dela posible; gizakiak beti izango dituela lagun miseriak eta zorigaitzak; ez-leku oro, baden leku hau bezalaxe, injustua izango dela, inperfektua, gatazkatsua. Baina izan izango da: horixe dute ezberdintasun nagusi utopia ulertzeko modu klasikoak eta berriak. Gaur egun espero dugun utopiak ez du perfekzioaren ameskeriarik eta, beraz, ezinezkotasunik; egiteko dagoen hori eta, beraz, egingarria den hori azaltzen du: dugun gizartea baino hobea izango den bestelako gizarte bat. Eta, izango bada, gizakiak egingo duelako izango da.

Horretarako, ezinbesteko bidelagunak dira artea eta kultura. Izan ere, aldatzeak irudikatzea eskatzen du: ezagutzen dugun gizartea aztertzea eta kritikatzea, litekeenari buruz espekulatzea, etorkizun posibleak deskribatzea, hausnarketa eragitea. Eta ekintzara pasatzea. Ekitea eta egitea. Egitea eta eragitea: arteak (eta kulturak) gizataldea baitu habitat natural. Artista bakartiaren ideia erromantikoa izaten badugu ere sarri buruan iltzatuta, ezer ez da hutsetik sortzen, ezer ez da esku bakarretik ateratzen. Eta, batez ere, ez du begi eta belarri bakarrak jasotzen. Artea arte bada (kultura kultura bada), partekatzen delako da: hartzaileak dituelako. Hark ematen dio bukaera artelanari; edo, jarraipena, behinik behin. Horregatik, garrantzitsua da artea eta kultura gertatzen diren guneak eragitea, elkartzeko eta partekatzeko uneak bultzatzea, hartzaileak sortzea. Hori du helburu Oiartzunen azaroaren 8tik 12ra egingo den Hitzen Lihoa kultur zikloak. Bost egunez literatura, bost egunez hausnarketa, musika, analisia, bertsoa, gozamena, kritika, taldea, sormena, kolorea, eraldaketa, forma.

Bost egunez utopiaz pentsatzea eta utopia praktikatzea. Gizarte hobe bat irudikatzea eta entseatzea. Sinistuta baikaude hori dela bidea. Hori dela utopien lekua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.