Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Erditze bat

Olatz Mitxelena Larreta
2023/06/14

Zilbor-hestearekin lotuta bezala dator artikulu hau, aurrekoari segika. Haurdunaldiaz idatzi nuen orduan; erditzeaz egingo dut oraingoan.

Itzal luzea du erditzeak, iluna sarri, nahiz eta erditu aurreak eta, batez ere, erdiondoak egoera zail eta larriagoetara eramaten gaituzten maiz. Uste dut orokorrean irudi ezkorra dugula erditzeaz: min eta sufrimenduarekin lotzen dela, ospitaleko usain eta hoztasunarekin, ezin eta beldurrekin. Niri haurdunaldiak berak, neurri batean, eta inguruan izan dudan laguntzak erditzeko momentura gogotsu eta indartsu iristen lagundu didate. Plazera izan da gorputzean konfiantza sentitzea, datorrenari beldurrik gabe begiratzea, erditzeko gai garela sinestea. Eta, ospitalean, luxua izan da jasotako tratua: oso eskertuta gaude hango emagin, erizain, pediatra eta laguntzaileekin. Horri guztiari esker, erditzearen oroitzapenak ez du guretzat sufrimendu, hoztasun eta beldur usainik, horietatik ere arrastoren bat izan dezakeen arren.

Erditzeak itzal iluna baino gehiago berri usaina du: dena da berria eta dena ezustekoa, erditzean sabeletik umea atera baino zerbait gehiago egiten baita, gauza asko erdibitzen baitira. Erditzen da gorputza: zartatzen da alua edo ebakitzen da sabelpea. Zatitzen da emozioen mundua: erditzeko unera arte sentitutakoak, eta haurra lehenbizikoz ikustean sentitutakoa, esku eta hanka txiki horiek begiratu aldiro —noizbait begiratzeari uztea lortuz gero— berritzen dena: beste zerbait, beste mundu bat. Erdibitzen da erdibidea, eta sortzen dira binomio muturrekoenak: poztasun handi-handi bat, eta tristura sakon-sakon bat; haurraren edozein mugimenduk sorrarazitako samurtasuna, eta bigarren egunean gaua titian pasa duelako eta lorik egiten utzi ez dizulako haserrea; barru-barrukoak denak, aldi berean denak. Erdibitzen da gaua; laurdentzen, hamarrentzen; puska txikitan loa eta deskantsua. Erditzen da entzumena, eta gaitasun berezi bat sortzen da haurraren soinurik txikiena ere aditzeko, eta dohain harrigarri bat garatzen bestela entzundakoak eta gogoan hartu beharrekoak ahazteko, haurrarekin zerikusirik ez duten soinuak ez aditzeko. Erdiz erdi txikitzen da gauzen ordena, eta ordena berri bat sortzen da —oraindik desordenatua—; eta ikusten duzu zeure burua titia ematen ari zaren denbora tarte huts horri zentzua eman nahian, titia hartzeko tarteen eta loaldien arteko erlazioaren algoritmo misteriotsua kalkulatu nahian. Puskatzen da bikotea, bi ez delako jada osoa, orain hiru delako bat, hirutasun santua: aita, semea eta espiritu santua: ama.

Haurraz erditzen da ama, baina bere buruaz eta munduaz ere bai neurri batean, jada ez delako ezer, inoiz lehengo bera izango.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.