Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

‘Hitza’-k, etzi, hamabost urte

2018/06/22
Urko Etxebeste Urko Etxebeste

Iritzia

Urko Etxebeste Oarso Bidasoko Hitzaren zuzendaria Oiartzun Irratian elkarrizketa egin zidaten lehengo egunean. Gustura asko ibili nintzen Alazne eta Irati esatariekin solasean, hari eta honi erantzunez. Gaia: Oarsoaldeko Hitzaren 15. urteurrena. Etzi, igandea, beteko dira hamabost urte Oarsoaldeko Hitza-ren papereko edizioaren lehen zenbakia kaleratu zenetik. Memoria ariketa egin arazi zidaten bi galdera egileek. Hasierako garaiak nolakoak izan ziren galdetu zidaten, zer sentitu genuen lehen zenbakia kaleratu zenean, zergatik eta nola sortu zen Oarsoaldean euskaraz tokiko informazioa lantzeko hedabidea, nor edo zer agertzen zen lehen zenbaki horretan… Kostata, baina banan-banan erantzun nituen galdera guztiak. Ez pentsa zehaztasun asko eman nituenik, zaila egin zitzaidan oroitzea duela hamabost urtekoak. Ondo gogoan dudana da Oarsoaldeko Hitza 2003ra arte lanean izan ziren Oarsoaldeko herri aldizkarien —Errenteria-Oreretako Lau Haizetara, Lezoko Orratx! eta Pasaiako Branka— eta lehenik Egunkaria-ren eta geroago Berria-ren elkarlanetik sortutako egitasmoa dela, hau da, euskarak behar duen tokia izan dezan lanean ari ziren hedabideen gogo, ilusio eta lanagatik sortu zela egitasmoa. Sortutakoa garatu egin genuen, aldatzen joan da eta gara, batzuetan atzera egin behar izan dugu, bidearen bazterrean arnasarik gabe gelditzeko arriskuan ere egon da egitasmoa, une eder eta latzak kontatu dizkizuegu, urrats sendoak egiteko gaitasuna izan dugu, saiatu gara zure ahotsa jasotzen, eta horri irudia jartzen. Eta hori guztia paperera eta Internetera eraman dugu; eta eramaten ari gara. Zehatz, etzi bete arren 15. urteurrena, urri-azarora arte ez dugu ekitaldi handi edo esanguratsurik egingo. Orain sukaldeko lana egiten ari gara, 15. urteurrenaren urte osoari mamia ateratzeko erabakia hartu baitugu, ez dugulako nahi den-dena egun zehatz batera bideratu. Eta horri jarraiki, lehenengoz, Oarsoaldeko ikastetxeekin, sindikatuekin, taldeekin, kirol elkarteekin, udalekin eta bestelako eragile eta norbanakoekin aurrez aurre biltzen ari gara, hitz egiten ari gara, atzera so jarri baino, aurrera begira eta elkarrekin egin daitezkeenak adostuz. Orain arte egin ez den lan bati heldu diogu, eta zinez, jasotzen ari garen erantzuna oso-oso ona izaten ari da. Baiezkoak besterik ez ditugu bildu. Oso gustagarria da ikustea, entzutea eta sentitzea hamabost urtean egindakoa aitortzen dela, apreziatua dela. Eta babesa dugula: harpidedunena; erakundeena; publizitatea jartzen duten komertzio, denda, taberna, jatetxe edo enpresena, eta oro har, herritarrena. Gure da hitza da hamabosgarren urteurrenaren harira erabiltzen ari garen leloa. Aurreko batean aipatu nuen, gurea horren esanahia zabala dela, zuek, irakurleok, esan dezakezuela lasai asko «gurea da», zuena delako Hitza. Eskualdeko euskarazko hedabidea gureago egiteko zereginean buru-belarri ari gara asteotan lanean. Lasai, ospakizunetarako aukerarik ez da faltako. Baina xanpaina atera baino lehen nahi duguna da zuregana hurbildu, xanpaina banatzerako orduan beteko diren edalontziak ehunka, milaka izan daitezen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.