Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Hordago

2014/11/17
Euskal filologian lizentziatu nintzen 2011ko ekainean. 2007an, karreran eduki nuen lehendabiziko ikasgaietako batean irakasleak honakoa esaten zigun: ‘Hemendik hamar urtera ez da ergatiboa existituko, ezta hitanoa ere’. Guk barre egin genuen. Hark guri enbido: ‘Egin dezagun apustu!’. Eta guk hari hordago: ‘Afaria klase guztiarentzat’. Azken urtean EITB lan handia ari da egiten: aurpegi berriak, tertulia-kide berriak, ikuspegi berriak, eduki berriak, tartean-tartean errealitatearen zertzeladak… Enbido batzuk bota dituzte. Ongi, bazen garaia. Ez dakit zer, baina zerbait aldatu da Euskal Irrati Telebistako organoetan. Dena dela, badute zer hobetu eta, tamalez, asko dago hobetzeko. Zer gertatzen da EITBn hizkuntzarekin? Zein irizpide dauzkate? Zergatik egiten dituzte horrenbeste akats? Lotsagarria iruditzen zait, benetan. ‘Nekatutak zaudete?; Txirula ukitzen du; Ni uste dut baietz; Geroz eta itxurosoago egon geroz eta hobe; Hi, zer zabiltza?; Norrek galdetu du?’… Aste batean ETB1 katean entzundako adibideetariko batzuk baino ez dira. Eta ez dira gonbidatuek edo saioetan parte hartzen dutenek egindako akatsak, aurkezleenak baizik. Badakit zein den euskararen errealitatea, euskararen osasuna. Badakit jende asko dagoela ikasten ari dena, edo euskara gutxi erabiltzen den herrietan bizi dena, edo gerra garaian euskara erabiltzea debekatu eta orain berreskuratzen ari dena. Badakit, errespetatzen dut eta saiakera txalotu egiten dut. Eta ez zait axola pertsona hauek akatsak egitea; eroriaz ikasten da oinez. Baina onartu ezin dena aurkezleek halako akatsak egitea da. Aurkezleak dira eta euskaraz zuzen hitz egin behar dute, eredu izan behar dute. Ikasteko badaude euskaltegiak. Hordago. Horrelakoak, lagunok, beste hizkuntzetan ez dira gertatzen. Halako akatsak entzutean haserretu egiten nintzen lehen eta, orain, barre egiten dut. Eta hori da tristeena, ohitzen ari naizela, ari garela. Lagunek esaten didate nire maniak direla, filologia ikasi nuenez akatsez ohartu egiten naizela, baina jende normalak ez dituela nabaritzen. Bada oraindik larriagoa iruditzen zait. Azkenean ohitu egingo gara, eta aurkezleek esandakoak gramatikalki zuzenak direla pentsatuko dugu. Eta erabili egingo ditugu. Normala irudituko zaigu nekatutak, aspertutak, liluratutak egotea, txirula jo ordez txirula ukitzea, hikaz hizketan hasi eta zukako aditza erabiltzea. Normala irudituko zaigu adibidez Goenkaleko hizkuntza, lau senideko familia batean hiru dialekto erabiltzea. Hau bai hordagoa. Hizkuntzak etengabe aldatzen dira, behar berrietara egokitzen dira, eboluzionatu egiten dute. Ez dugu zurrunegiak izan behar, baina eskuzabalegiak ere ez. Molda dezagun hizkuntza gure beharretara, tresna bat baita, baina kalitatea eta egokitasuna mantenduz. Ez nioke 2017an irakasleari arrazoia eman nahi…
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.