Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bizitza da handiena

Lierni Hernandez Oiarbide
2023/03/24

Badut kaxa berezi bat nire gauza kuttunak gordetzeko erabiltzen dudana. Nostalgiko xamar nagoenean irekitzen dut eta emozioak pil-pilean bizipenekin dantzan jartzen naiz. Halaxe egin dut gaur, kuxina lurrera bota eta gainean eseri naiz. Sobre bat hartu dut, lau argazki dituena.

Lehen argazkiari buelta eman eta 2016ko urria dago idatzita. Kontzertu bateko argazkia da, Motxila21 taldearen kontzertua ikustera joan nintzenekoa. Zenbat aurreiritzi hautsi zitzaizkidan ordu eta erdi horretan. Sekula ez nuke imajinatuko Down sindromea zuten pertsonek osatutako musika talde bat existitu zitekeenik. Pasioz, talde lanean eta naturaltasun osoarekin eszenatoki gainean eta publiko zabal baten aurrean ikusiko nituenik.

Hurrengo argazkiarekin irribarre bat atera zait. Atzegiko oporretan bolondres joan nintzen bidaia batekoa da. Ni kamerari begira mingaina aterata agertzen naiz eta Imma, Down sindromea duen parte hartzailea, eskubiko masailean musu ematen ari zait. Gogoratu dut niretzako ze abstraktua zen desgaitasun intelektuala kontzeptu gisa, eta nola lotzen nuen zuzenean Down sindromearekin. Ziurrenik, dituzten ezaugarri fisikoak beste edozeinenak baino erabiliagoak izan direlako kolektibo hau errepresentatzeko. Gerora konturatu naiz, ordea, pertsona adina perfil existitzen direla.

Hirugarren argazkia begiratzean ezin izan diot malkoari eutsi. Kontadores gazte zentroan gaude, eszenatoki gainean, ondo baino hobeto inguratuta. Beldur Barik lehiaketan parte hartu eta sari banaketan Aipamen berezia saria irabazi genuen. Saria jasotakoan publikoarekin hitz batzuk konpartitzera gonbidatu ziguten aurkezleek eta halako batean, taldekide batek inprobisatu eta mezu ederra bota zuen niri begira: «Eskerrik asko hau posible egiteagatik eta gurekin hain jatorra izateagatik». Saihetsezin egin zait pentsatzea nola zapaltzen dugun besteen eta norberaren benetakotasun eta bat-batekotasun hori, auskalo zeren beldur.

Eta iritsi naiz azkenekora, etxeko sofan botata nago Imanolekin, Instagrameko filtroak probatzen. A ze momentua hura ere. Duela urte batzuk nire lehengusu edota ahizparekin irudikatuko nuke eszena hau. Ordea, lagun batekin bizitu dut, inoiz laguna izatera iritsiko zela pentsatuko ez nukeen betirako laguna.

Laguntzaile paperean hasi nuen bidaia hau ez da amaitu. Argazki zerrenda hau handitzen joatea nahi dut, konturatu bainaiz ibilbide honetan ezagutu ditudan pertsona eder hauek nire parte direla eta nire parte izaten jarraitzea nahi dudala. Bizituz eta oroituz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.