Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Memoria kolektiboa

Iraitz Mateo Gogorza
2023/02/28

Memoriak nola funtzionatzen duen galdetu izan diot nire buruari sarri, baina bera ere ez da ongi oroitzen azkeneko aldian emandako erantzunarekin, memoria huts egiten hasi ote zait? Lagunartean kafe edo garagardo aspertuetan ere, atera izan da gaia, ez dut oso ongi gogoratzen norbaitek aterako zuen gaia edo nik, baina esango nuke memoria selektiboa dugunaren ideiarekin ados geundela. Ez dut esan nahi, guk nahi duguna soilik gogoratzen dugula, baizik eta Z arrazoirengatik kontu batzuk soilik gordetzen ditugula gure memorian.

Googleatu izan dugu hori ere (arrazoiak noren alde jokatzen duen aztertzea hain gustuko dugun garaiotan, lagun ona izaten da Google anderea), eta memoria etengabe berritzen doala irakurri izan dut. Hau da, aspaldiko oroitzapen bat gogoratzen dugunean, oroitzapen hori gogoratutako unea eta gogoratu modura jasotzen dela gure memorian. Azkeneko aldiz oroitutakoa erreproduzitzen dugula alegia, eta horrela joaten direla oroitzapenak ere desitxuratzen gogoratzen ditugun bakoitzean.

Aste honetan 20 urte pasa dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Bost urte besterik ez nituen nik, eta ez dut garaiko unerik gogoratzen. Herri baten memoria kolektiboan iltzatutako une asko egon dira, ordea, orduz geroztik. Herri eta jendarte baten memoria osatzeko, ez delako zertan guztia lehen pertsonan bizi beharrik. Nik oroitzapen bakarra dut otsailaren 20aren osteko egunena: amonaren Egunkaria aurrera! pin horia. Ziurrenik ez nion egun horietan ikusiko eta ez dut orduztik jasota memorian, ziurrenik gerora ikusi izan diot eta garai hartara mugitzen nau. Irakurri nuen urtean irakurrita ere badakit ez nuela ulertuko, baina amonak bazeraman eta aurrera! hitza jartzen bazuen, banekien ni ere ados nengoela.

Herri honen memoria kolektiboaren barruan, batzuek gogoratuko dute Andoaingo Martin Ugalde parkea Guardia Zibilez beteta; beste batzuek Donostiako mobilizazioa, Antiguako tunela goraino beteta; besteren batek Egunero ‘emergentziazko’ egunkari berria. Martxelo Otamendiren testigantzak isolamendutik atera berritan ere bai norbaitzuek. Asko gogoratuko dira gaur egungo BERRIArekin, goizero buzoian edo kafea hartzen duen tabernako barran ikusten duen bakoitzean.

20 urte igaro dira ordutik, eta oraindik ere euskara eta Euskal Herria ardatz dituen euskara hutsezko egunkari bat argitaratzen da egunero. Gure belaunaldiak normalizatutzat duen zerbait dela esango nuke (eta eskerrak!), baina ez da halabeharrez eginiko zerbait, herritar askoren ahalegin, lo ordu, pazientzia, lan eskerga, elkartasun, beldur, ilusio… batetik ereindako proiektua da.

Ez naiz ni zer gertatu zen gogorarazten hasiko, askok jakingo dute nik baino hobeto, beste askok Googleatu dezakete, egiten ditugun beste horrenbeste kontu bezala, ingurukoei galdetu, edota jada sortuta dauden liburu eta dokumentalak eskuartean hartu.

Gogoratuko zarete batzuk otsaila hartaz, eta beste batzuk, ni bezala, ez zarete gogoratuko. Baina kontua ez da guztia lehen pertsonan bizi eta buruan gordetzea; gauza batzuk gogoraraztea garrantzitsua da, eta zuk ere memoria kolektibo horren zati bat zurean gorde eta parte sentitzea. Eskerrik asko, beraz, gogoratzen duzuenoi, baina batez ere gogorarazten diguzuenoi, gu ere ahaleginduko gara horretan. Ez al da ba hori transmisioa?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.