Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Mikel Arrastia gogoan

KALE KANTOITIK

Arantxa Urbe Irazusta
2019/07/12

Garondoan kilima antzeko zerbait sentitu nuen. Bizkarrean, atzetik, lagun batek maitekiro, oharkabean, begiradarekin laztantzen zaituenean bezala.
Atzera jira egin eta hantxe zegoen, hormatik koloretako irribarrea eginez: Mikel Arrastia, zenbat urte! Argazkiak zioenez, 31. Eta gogorapenarekin batera, Mikel nor zen ezagutzeko ekitaldirako gonbidapena.

Zalantzarik ere egin gabe joan nintzen Gaztainoko hitzordura. Lepo beteta zegoen aretoan zeuden lagunek ederki islatzen zuten Mikel auzokidea, naturazalea, txalapartaria, dantzaria, bertsolaria, antimilitarista, kirolaria, langilea, senarra, laguna, ETAko kidea, euskaltzalea… Izan ere, horien guztien batura baitzen Mikel, batez ere.

Han bildutako zenbait lagun Mikelekin bizitakoak aletzen joan ziren. Dantza taldeko kideetatik inork ez genuen deus ere esan. Saioan zehar tupustean zetozkidan oroitzapenak, urteetako loaldi sakonetik esnatzen ari balira bezala: nola goiz goibel hartan dantza taldeko kide batzuk bide txikietatik abiatuta lortu genuen Zentolenera iristea; nola poliziek ekarri zuten Mikel gorpu zeraman hilkutxa; nola lagunek hartu zuten bizkar gainean eta orduan han bertan dantzatu genion Agurra, senitartekoen eta haraino iristea lortu zuten lagun solteen aurrean, poliziez eta polizien furgonaz inguratuak; nola Mikelen aitak zeruak zeharkatu zituen garrasi lazgarri hura bota zuen, minez, artean barruan zirrara eragiten didana. Hurrengo egunetan jendez gainezka zegoen Zumardian egin zitzaion omenaldia ere ongi gogoan dut. Aurrera egin dugulakoan, hara! gaur pentsaezina zitekeena.
Isiltasunak eragindako damuak jota, seguruenik, ez nuke nire oroitzapenak ahanzturan geratzea nahi.

Hurrengo urteko San Joan bezperako soka-dantzan omendu genuen guk. Txalaparta tabernan zegoen Mikelen argazkia hartu, eta urte hartako buruzagiak sokan eraman zuen eskuetan. Gurekin egotea nahi genuen. Egun hartako egunkariek argitaratu zuten gutunak bildu zituen dantzarion sentipenak: «Asaba zaharren ohiturei jarraiki kontsejupetik irten gaituk urtero bezala eta hire hutsunea somatu diagu. Kriston hutsunea. Ez da erraza maila bat gutxiagoko katea osatzea, are gutxiago berori euskarria izan bazen.

Hirurehun eta piko egun, ia urtebete. Denboraldi horretan hamaika sugar itzali duk, hamaika zuhaitz ustel erori, hamaika kimu berri ernetu. Haizeak oraindik jotzen dik, gero eta ozenago, gartsuago, haizeago.

Denboraldi honetan hamaika aldiz izan haugu gogoan, oro argi gugan. San Juan doinua entzun denean, kanpaia dantzadak eleiz-dorrean, malkoak aurpegi zurbiletan betti, bihotzak danba-danba. Pausoka zuhaitz inguruan, Desafioa, Alpargata… badakik, geurea. Malkoz dantzatu diagu hire irriaz ohartu garen arte, hire azken oihuaren oihartzunak tristezia eten duen arte. Gero txaloak.
Gaurko ikusleen txaloak ez hituen txalo soilak, ez beti bezalakoak. Gaurko ikusleen txaloak ez hituen guretzat, Mikel, guretzat ez, entzuten al dituk?».

Uztailaren 18an beteko dira 80 urte gerra galdu genuenetik. Eta 80 urtetan Mikelen heriotza bezalako gertaera bakoitzean galtzen jarraitu dugu, pixka bat gehiago. Nago Gaztainon egin zen gisako lanak erabat beharrezkoak direla, dokumentazio lan interesgarria eta beharrezkoa da, dudarik gabe. Ez dadin gerta, gaur gertatzen ari zaiguna 1936ko gerra hartan jazotakoekin. Alegia, 80 urte geroago hortxe gabiltzala bazterrak arakatzen eta bizirik geratzen diren lekukoen oroimenak estutzen galtzaileon errelatoa eta testigantza ere herri honen historiak jaso dezan. Kontatu digutena eta jakin dugun apurra interpretatu behar dugu orain, gaurko egunetik zentzua eman ezinik. Zer egokiagoa, 31 urte joan diren arren, Gaztainon egin duten moduan oroimen lan hori aurreratzen joatea baino?

Eskerrak gure herriaren memoriaren liburuan historia hurbileko orrialde horiek idatzi dituzuenoi!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.